Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer ikusi Euskadin

Andre Maria Katedrala

Andre Maria Katedrala

XIII. mendeko gotorleku-eliza hau, Katedral zaharra izena ere hartzen duena, hiriko alde zaharrean gailentzen da. Erdi Aroko harresiaren parte izan zen eta gurutze latindarreko oinplanoa, gurutzadura zabala du, kaperek inguratzen duten girola, 60 metroko kanpandorrea, sakristia eta, horri lotuta, hainbat bulego ditu. Halere, aipagarriena hiru portadatan banatuta dagoen eliza-atari gotikoa da, Bibliako zenbait pasarte jasotzen dituena.

Egun, eraberritze lanetan buru-belarri sartuta dago Andre Maria Katedrala eta Arabako hiriburuan turista gehien erakartzen duen interesguneetako bat da. Izan ere, bisitaldi gidatuak egiten dira tenplu honen arkeologia eta zaharberritze lanak zuzenean ikusteko. Horren harira, zaharberritze lanon ekimenak hainbat sari jaso ditu: Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saria (2000) eta Europa Nostra Saria (2002), Kultura Ondarea berreskuratu eta kontserbatzeko egitasmoei ematen zaien aitorpen nagusia, hain zuzen.
Datu bitxia bezala, aipatzekoa da Ken Follett idazle britaniarraak Santa Maria Katedrala hartu zuela oinarritzat World Without End eleberria idazteko, The Pillars of the Earth bere lan ezagunenaren jarraipena, alegia.

Localización de Andre Maria Katedrala

Andre Maria Katedrala

Vitoria-Gasteiz, España

×