Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer ikusi Euskadin

Erdi aroko harresia

Erdi aroko harresia

Gasteizko Erdi Aroko harresiaren aztarnak 2001ean egindako arkeologia-indusketan aurkitu ziren, Katedral zaharraren zorupean, bertako zaharberritze lanak egiten ari zirela. Hasiera batean 136 metroko horma-atala bistarazi zen, eta bi dorre, Hedegile kaleko atzeko aldean. Pixkanaka, zati berriak gehitzen joan dira, eta horri esker posible da bisita interesgarri bat egitea Hiriaren Erdi Aroko multzoan zehar.

Bisitaldia San Miguel elizaren eta Villasuso jauregiaren atzeko aldetik doa, pasabide zahar batean barrena Aihotz plazara iritsi arte. Hortik almenen eta defentsa harresien zonaldera helduko gara, igogailu bitartez, desnibela baitago.
Hiriko paseo honek argi joko ikusgarriak ditu, eta landaredi zaindu bat, izaera desberdineko lorategiekin: Goibelak, labirintikoak, ordenatuak edo petreoak, “Isiltasunaren gunea” deitzen zaiena. Bertan, antzinako hozkailu baten aztarnak ikusi ahal izango ditugu.

Harresiaren berritzeak Europa Nostra Saria jaso zuen, diploma eta aipamen berezia kultur ondarea berreskuratzeagatik. Sari hau “Ondarearen Nobel" sari modura ere ezagutzen da.

Localización de Erdi aroko harresia

Erdi aroko harresia

Cuesta de San Vicente, 01001 Vitoria-Gasteiz, España

×