Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer ikusi Euskadin

Berdean paseatu

Berdean paseatu

2012ko Europako Hiriburu Berdea den Gasteiztik gertu, hirigunetik erraz iristen da Eraztunaren parkeetara, bai oinez bai bizikletaz, duela gutxi berritutako hiriko bidexketan zehar.
Hiriaren inguruko parke multzoa da. Parke horiek balio handia dute ekologiaren eta paisaiaren aldetik, eta elkarri lotuta daude, modu estrategikoan, ekologiarako eta aisialdirako korridoreen bidez. Beraz, oso gune aproposa da hezkuntzako jarduerak eta ekimenak egiteko eta ingumenari buruzko sentikortzea sustatzeko.

Gaur egun, Eraztun Berdeak 5 parke ditu finkatuak: Armentia, Olarizu, Zabalgana, Salburua eta Zadorra. Bizigiro aniztasun handia du, eta naturaren aldetik oso multzo aberatsa da. Horren adibide dira bertako basoak, ibaiak, hezeguneak, belardiak, soroak, sastrakadiak eta heskaiak, alegia, hainbat ekosistema hiriaren ingurumarietan. Gainera, nazioartean ere ezaguna da ekosistema horietako batzuek ingurumenaren aldetik duten balioa, hala nola, berreskuratutako Salburuko hezegunea edota Zadorra ibaiaren ekosistema.
Parkeen sarea osatzen denean, Eraztun berdea osotasun bat izango da bai oinez bai bizikletaz egiteko.

Localización de Berdean paseatu

Berdean paseatu

Bulevar de Salburua, Vitoria-Gasteiz, España

×