Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer ikusi Bizkaian

Urdaibai

Urdaibai

Busturialdeko eskualdea Bizkaiaren bihotzean dago eta ingurune natural paregabea da, dibertsitate paisajistiko eta ekologiko handikoa.

Ingurune heze honek altxor biologikoa du bere baitan. Bertan, ekosistema ugari daude, berezko fauna eta landaredia, garrantzi handiko espeziak. Aniztasun biologiko hori kontserbatzeko helburuarekin, UNESCOk Biosferaren Erreserba eta Gizateriaren ondare izendatu zuen Urdaibai.

Eskualdeko lau ekosistema nagusien behatokiak hauek dira: Atxarreko San Pedro ermita, bertatik 360ºko panoramika dago itsasadarra eta artadi kantauriarra miresteko; Axpe-Busturiako belardiak, ingurune naturala, larre, laborantza eta basotxoen mosaiko batez osatua. Landazabal eta Baso Atlantiko izeneko inguru honetan ere badira baserri tradizionalak, garrantzi historiko eta ekonomikoa dutenak; padura eta San Kristobal-Busturiako hareatza oso leku aproposa da padura babesleku modura erabiltzen duten hegaztiak behatzeko; eta, azkenik, Matxitxako lurmuturra dugu, behatoki ederra itsaso zabalean izurdeak, eta baita baleak ere, begiztatzeko; eta itsaslabarrak ahaztu gabe, paisaia eta naturaren aldetik interes handia baitute.

Localización de Urdaibai

Urdaibai

48350 Busturia, España

×