Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer ikusi Bizkaian

Omako basoa

Omako basoa

Kortezubik Oma auzoak inguru xarmagarria gordetzen du bere baitan, Santimamiñe kobazulotik gertu. Sorgindutako basoaz ari gara. Agustin Ibarrola artista bilbotarrak egindako obra ezagunenetakoa, eta XX. mendeko 1960ko hamarkadan sortutako "land art" korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua da lan artistikoa naturara eramatea, paisaia artistaren marko, euskarri eta lehengai modura erabiliz.

Basoan barrena goazela, irudiak sortuz doaz gure begien aurrean:  Batzuetan zuhaitz bakar batek irudi bat osatzen du, baina bestetzuetan zuhaitz-multzo bat begiratu behar da obra uler dezagun.  Irudiak ulertzeko modua, gainera, desberdina da nondik ikusten diren kontuan hartuz gero: Irudiak eraldatu egiten dira. Azken batean, bisita "pertsonalizatua" da, zeinari esker artistak lortzen baitu bisitaria protagonista bihurtzea.

Localización de Omako basoa

Omako basoa

Oma, 48315 Kortezubi, España

×