Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer ikusi Bizkaian

Bizkaiko zubia

Bizkaiko zubia

Bizkaiko Zubia 2006ko uztailaren 13tik da UNESCOren Munduaren Ondarearen zerrendan sartuta dagoen Euskadiko monumentu bakarra, eta Estatu osoan Industria Ondarearen kategorian sartuta dagoen bakarra. Munduko lehenengo zubi transbordadorea izan zen, eta 1893an inauguratu zenetik funtzionatzen ari da.

Bilboko itsasadarra zabaldu egiten den tokian itsasoarekin bat egiteko, han kokatzen da Alberto de Palacio arkitekto bizkaitarraren ingeniaritzako obra paregabe hori. De Palacio dorre paristar ezagunaren egile izandako Gustave Eiffel frantziarraren ikasle eta laguntzaile izan zen. Zubiak antza handia du dorre harekin.

"Zubi eseki" modura jendartean ezaguna, Portugalete eta Getxo udalerriak bere altzairuzko gorputzarekin batzeko balio duen azpiegitura itzela da.

Localización de Bizkaiko zubia

Bizkaiko zubia

48920 Portugalete, Bizkaia

×