Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer ikusi Bizkaian

Bermeo

Bermeo

Bermeo herri arrantzalea dugu. Bere arrantza portuak garai bateko jarduerak eta tradizioak gaur egunera arte gorde ditu.

1239an sortu zutenetik, Bermeok historia oparoa izan du. Horren isla dira herrigunean sakabanatuta dauden monumentuak, horietako batzuk interes Historiko-Artistikokoak izendatuak izan direnak:

Ercillako Dorrea, egun Arrantzalearen Museoa dena, eta bere tankerako bakarra arrantzaleen ohiturak erakusten dituena; Andra Mari eliza; Santa Eufemiakoa,  “zin-eliza”; San Frantzisko elizako klaustroa, 1357an eraikia; Udaletxea bera, bertako fatxada nagusian bi eguzki-erloju ikus baitaitezke; eta Kinkubera etxea, itsasontzi itxurako egitura duena.

Horrez gain, honakoak ere ikusi beharrekoak dira: XIV. mendeko San Juan portalea; Beti Aita Guria baleontzia, XVII. mendeko egiazko baleontzi baten erreplika, balearen arrantzarako interpretazio gune bihurtua; eta alde zaharra, erdi aroko kutsua duten arrantzaleen etxeak portu zaharraren ertzean, eta xarma duten plazak, kale giro bizia eta jatetxe bikainak dituztenak.

Localización de Bermeo

Bermeo

×