Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

> Zer ikusi Bilbon

Hondartzak

Hondartzak

Bilbo inguruan, udaz gozatzeko hondartza ugari dago, oso gertu, gainera, metro edo autobusez joanda.

Ingurune paregabean eguzkia hartzeko tokia izateaz gain, hondartza horiek zenbait zerbitzu dituzte: komunak, dutxak, aldagelak, iturriak… Aukera dago hainbat kirol egiteko, hala nola, windsurfa, piraguismoa, bela, parapentea eta, bereziki, surfa.

Hauek dira gertuen dituzunak: La Arena Muskizen; Areeta eta Ereaga zubi esekiaren eta kirol portuaren ondoan; Arrigunaga, Galea amildegien azpian; Gorrondatxe, hondartza arrokatsua, belar gunea duena eta nudismoa onartzen duena; Barinatxe, “basatia” modura ere ezaguna, surfa egiteko onenetakoa; Arrietara-Atxabiribilen, aldiz, paso luzeak egin daitezke, zabalenetakoa baita eta Sopelako amildegiek babesten baitute. Eta metroaren ibilbidearen amaieran, ur lasaiagoak dituzten Plentzia eta Gorlizeko hondartzak aurkituko dituzu.

Localización de Hondartzak

Hondartzak

Playas, Bilbao Bizkaia

×