Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa Abandoibarra etorbidearen erdi-erdian dago, bi eskultura handi alboan dituela: Louis Borgoise eskultorearen Ama armiarma, eta Puppy, 12 metroko altuera duena lore-zakur ederra, Jeff Koons-ek egina.
Hiriak izan duen berpizkundearen ikur bihurtu da Frank O. Gehry arkitekto estatubatuarraren eraikin hau. 1997an zabaldu zen, eta atze-oihal bikaina bere Bilduma Iraunkorra erakusteko eta aldi baterako zenbait erakusketa egiteko: XX. mendeko arte bisualen ikuspegi osatua eskaintzen du munduko artista hoberenen eskutik. Arte egitarau oparoa osatzeko, Museoa ere agertokia da beste diziplina artistikoei lotutako jarduera anitz egiteko: musika, dantza, moda, gastronomia, arkitektura edo arte eszeniko emanaldiak, besteak beste.

