Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

GUGGENHEIM-BILBAO.ES WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. XEDEA

“Baldintza orokor” hauek Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak (“FMGB”) duen webguneko web orrien erabilera (sarbidea barne) arautzen dute. Aipatutako webguneak  www.guggenheim-bilbao.es domeinu-izena du, halako web orrietan erabiltzailearen esku jartzen diren eduki eta zerbitzuak barne direla.  Webgune honen osotasunaren jabe Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa da. Guggenheim-Bilbao.es delakoan sartzen den edozein pertsonak ("erabiltzaileak") webgune honetara sartzen den bakoitzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen ditu.

FMGB fundazio bat da, Identifikazio Fiskaleko Kodea G-48832240 duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-17 erregistro-zenbakia duena. Harremanetarako datuak hauek dira:

- Helbidea: Abandoibarra Etorbidea, 2, 48009 Bilbo;
- E-posta helbidea: informacion@guggenheim-bilbao.es;
- Telefono zenbakia: 944359000;
- Fax zenbakia: 944359010.

FMGBk Guggenheim-Bilbao.es delakoan erabiltzailearen eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuak (“Edukiak” eta “Zerbitzuak” hurrenez hurren) baldintza partikularren arabera arautu ahal izango dira (adibidez, erabiltzaileak betetzen eta balioztatzen dituen formularioetan hitzartzen direnak). Izan ere, gatazka-kasua egonez gero, azken hauek nagusituko zaizkie Baldintza Orokorrei (“Baldintza partikularrak”). Eduki edo Zerbitzu horiek erabiltzen dituen bakoitzean, erabiltzaileak onartzen ditu aplikagarriak diren Baldintza Partikularrak.

Ondorioz, erabiltzaileak Baldintza Orokorrak arretaz irakurri beharko ditu Guggenheim-Bilbao.es erabiltzen duen aldi bakoitzean. Baita dagozkion Baldintza Partikularrak ere, Edukia edo Zerbitzua erabili nahi dituen bakoitzean.

Nolanahi ere, noiznahi eta aurretik jakinarazi gabe, FMGBk beretzako gordetzen du Guggenheim-Bilbao.es-ko aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko eskubidea; eta beste hainbeste Baldintza Orokor hauekin edo Baldintza Partikularrekin.

Guggenheim-Bilbao.es webguneari dagokionez, erabiltzaile bakoitzari aplikagarri zaizkion Baldintza Orokorren eta zenbait Baldintza Partikularren ondorio diren termino eta baldintzen multzoari “Kontratu harremana” deituko zaio.

 

2. GUGGENHEIM-BILBAO.ES WEBGUNEAREN ERABILERA

2.1 Erabilera

Baldintza Orokorretan besterik xedatzen ez bada, Guggenheim-Bilbao.es webgunera doan sartu ahal da. Erabiltzaileak bakarrik telekomunikazio sarearekin konektatzeko bere hornitzailearekin kontratatutako kostua ordainduko du.

Erabiltzaileak jakin behar du, eta bere borondatez eta berariaz onartzen du Guggenheim-Bilbao.es webgunea erabiltzea bere erantzukizun eta ardurapean dela.

Guggenheim-Bilbao.es webgunea erabiltzerakoan, erabiltzaileak hitz ematen du ez duela egingo FMGBren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer; ez eta Guggenheim-Bilbao.es webgunea kaltetu, hondatu edo gainkargatu edo, modu batera edo bestera, webguneak ohi bezala erabiltzea oztopatuko lukeen ezer ere.

FMGBk egoki irizten dien segurtasun neurriak hartzen ditu antzemateko birusik ote dagoen.  Halere, erabiltzaileak jakin behar du informatikako sistemen segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak eta, beraz, FMGBk ezin duela ziurtatu erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo bere dokumentu elektronikoetan zein fitxategietan birusik edo aldaketak eragin ditzakeen bestelako elementurik egongo ez denik.

 

2.2 Edukiak

Guggenheim-Bilbao.es webguneko edukiak erabiltzailearen esku jartzen ditu FMGBk, bai berezko informazioa bai hirugarrenena erabiliz.

FMGB saiatzen da Edukiak ahalik eta kalitaterik handienekoak izan daitezen eta eguneratuak egon daitezen. Hala ere, ez du bermatzen Edukiak erabilgarriak, zehatzak, sakonak, egokiak eta/edo gaur egungoak izatea.

 

2.3 Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

2.3.1 Orokorrean

Guggenheim-Bilbao.es webguneko eduki guztiak FMGBren jabetzakoak dira edo legezko jabeenak. Eduki horien barruan sartzen dira, izaera mugatzailerik gabe, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua, horiei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak eta markak, izen komertzialak edo beste edozein ikur bereizgarri. Horrenbestez, erreserbatuta daude eduki horien gaineko eskubide guztiak. FMGB Guggenheim Bilbao Museoa │ Erreproduzitutako lanen © Egileen © FMGB Guggenheim Bilbao Museoa © VEGAP, Bilbao

Baldintza Orokor hauen bitartez, ez da jabetza intelektual edo industrialerako inolako eskubiderik ematen Guggenheim-Bilbao.es webgunearen gainean, ezta berau osatzen duten elementu bakar baten gainean ere. Berariaz debekatuta dago erabiltzaileak edukien kopia egitea, eraldatzea, merkaturatzea, jendaurrean komunikatzea, eskura jartzea, ateratzea, berriz erabiltzea, berriz bidaltzea edo bestela erabiltzea, edozein modu edo prozedura erabiliz ere, salbu eta eskubideen legezko jabeek horretarako baimena espresuki eta idatziz ematen ez badute.

Bereziki, Guggenheim Bilbao Museoa eraikinaren irudikapen grafikoa erregistratutako marka da, jabetza intelektualeko beste eskubideei uko egin gabe. Hori dela eta, jabe izateak erabilera esklusiboa ematen dio FMGBri irudikapen hori erabiltzeko, kopiak egiteko, jakinarazpen publikoa egiteko edo merkaturatzeko, baita baimendu gabeko hirugarrengoek ez hartzeko eskumena ere. Hertsiki debekatuta dago Guggenheim Bilbao Museoaren irudiak erreproduzitzea, jakinarazpen publikoa egitea, eraldatzea edo merkaturatzea, edozein euskarritan eta edozein xedetarako erabiltzea, aurretik FMGBk idatziz baimena eman gabe.

Erabiltzaileak edukiak ikusi ahal izango ditu; baita aldi baterako kopia pribatu bat egin ere, erabilera pertsonal eta pribaturako bere sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea), baldin eta helburua ez bada merkataritza jarduerak edo jarduera profesionalak egitea.  Erabiltzaileak ezingo ditu Edukiak lortu (eta ez du lortzen saiatu behar), berariaz bere eskura jarri diren edo Interneten erabili ohi diren bitarteko edo prozeduren bidez ez bada (baldin eta azken horiek Guggenheim-Bilbao.es webguneari kalte egiten ez badiote edo erabilezin bihurtzen ez badute).  Noiznahi, erabiltzaileak errespetatu beharko ditu FMGBren edo hirugarrenen jabetzakoa den Guggenheim-Bilbao.es webgunearen gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak. Webgunean dauden materialak eta informazioa baimenik gabe erabiltzeak jabetza intelektual edo industrialari buruzko legea eta aplikagarri diren besteei buruzko legea urratzea ekar dezake.

 

2.3.2 Hedabideek erabilera informatiboa egitea

FMGBk Prentsa Bulegoan erregistratuta dauden hedabideetako profesionalen helmenean jartzen ditu informazioa emateko soilik erabiliko diren irudiak, Jabetza Intelektualaren Legean, Testu Bateginaren 35. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Ematen diren eraikinaren eta artelanen argazkiak bakarrik helburu informatzaileekin erabili ahalko dira, eta debekatua dago argazkiak erreproduzitu, publikoki azaldu eta/edo hedatzea, beste ekitaldiren batean, FMGBren idatzizko baimena izan gabe.

Museo Guggenheim Bilbao eraikinaren errepresentazio grafikoa erregistratutako marka da eta bere jabe izateak erabilera esklusiboa ematen dio FMGBri salerosketari dagokionez. Guggenheim Bilbao Museoaren argazkiak eta horien egile-eskubideak FMGBko jabetza dira. Edozein erreprodukziok FMGB Guggenheim Bilbao Museoaren © kreditua, tokia eta erreprodukzio-urtea hartuko ditu barne.

Artelanak erreproduzitzen dituzten irudiak erabiltzean, indarrean dagoen araudian aurreikusitakoa bete beharko da eta, bereziki, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginean aurreikusitakoa.  Irudi horien erabiltzaileek eskatu beharko dituzte nahitaezkoak diren baimenak edota lizentziak eta, hala dagokionean, egile eskubideak ordaindu beharko dizkiete irudi horien titularrei edo ordezkatzen dituzten kudeaketa entitateei. Artelanen argazkien erreprodukzioan beti agertu beharko da haiei gehitutako kreditua.

Argazkiak oso-osorik erreproduzituko dira eta debekatua dago argazkiak, hizkiak, testua, eta abar sartzea. Zati baten erreprodukzioak, nolanahi ere, FMGBko idatzizko baimena eskatzen du, edota artelanen gaineko eskubideak dituen titularrarena.

FMGB ez da inoiz ere erantzule izango baimenduta ez dauden hirugarren pertsonek artelanen erreprodukzioak legez kontra erabiltzetik sor daitezkeen kalte edo galeren aurrean, ezta indarrean dauden legezko xedapenak haustetik ere.

 

2.4 Hiperestekak eta Webgune estekatuak

2.4.1 Hiperestekak

Erabiltzaileak eta, orokorrean, edozein pertsona fisiko edo juridikok bere webgunetik Guggenheim-Bilbao.es webgunera (“Hiperesteka”) hiperesteka bat edo esteka egiteko gailu tekniko bat (adibidez, loturak edo botoiak) jarri nahi baditu, FMGBren aldez aurreko baimena lortu beharko du idatziz.

Dena den, Hiperesteka jartzeak ez du esan nahi FMGBren eta webgunearen edo web orriaren jabearen artean inolako harremanik dagoenik Hiperesteka hori sortzeko; ezta FMGBk horren eduki edo zerbitzurik onartzen duenik ere.

Nolanahi ere, FMGBk Guggenheim-Bilbao.es webgunera doan edozein hiperesteka debekatu edo erabilezin bihurtzeko eskubidea izango du. Bereziki hiperesteka hori agertzen den webguneko jarduera edo edukiak zilegi ez direnean.

 

2.4.2 Webgune estekatuak

Guggenheim-Bilbao.es webguneak, bakarrik Interneten eskuragarri dagoen informazioa, edukiak eta zerbitzuak lortzeko, hiperestekak edo esteka egiteko gailu teknikoak (loturak edo botoiak, adibidez) erabiltzailearen esku jartzen ditu. Horri esker erabiltzaileak sarbidea izango du hirugarrenen edo hirugarrenek kudeatutako webgune edo Interneteko atarietara (“Webgune estekatuak”).

FMGBk ez ditu merkaturatzen -ez berez ez hirugarrenen bidez- Webgune estekatuetan dagoen informazioa, edukiak edo zerbitzuak. Ez ditu, inolaz ere, onartzen, gainbegiratzen edo kontrolatzen berorietan dauden edukiak, zerbitzuak edo bestelako materialak. Beraz, erabiltzaileak bere gain hartzen du webgune horietan nabigatzeko ardura guztia.

 

3. BERMEEN BAZTERKETA ETA ERANTZUKIZUNA

Baldintza Orokor hauetan edo Baldintza Partikularretan berariaz aurreikusitako kasuetan izan ezik, FMGBk ez ditu bere gain hartuko Guggenheim-Bilbao.es webgunean edo bertatik sartuta bistarazi daitezkeen beste edukietan sor daitezkeen kalte eta ezbeharrak, edozein motatakoak direla ere, zehaztasun, sakontasun edo gaurkotasun faltagatik; ezta webgunearen Eduki eta Zerbitzuetan akats edo ez-egiteak egongo balira ere. Era berean, FMGBk ez du bere gain hartzen inolako betebeharrik edo konpromisorik eduki eta informazio horiek egiaztatzeko edo zaintzeko.

Halaber, FMGBk ez du bermatzen Guggenheim-Bilbao.es webgunea erabilgarri egongo denik, jarraipena izango duenik edo hutsik egingo ez duenik. Ondorioz, eta indarrean dagoen legea betez ere, baztertu egiten du kalte-galeren gaineko edozein erantzukizun, Guggenheim-Bilbao.es webgunean eta aipatu webguneko Zerbitzuetan dauden funtzionamendu akatsen eraginez, erabilgarritasun edo jarraipen falta dela. Era berean, FMGBk ez du erantzukizunik web orri desberdinen sarbidera dauden akatsen gainean, ezta Zerbitzu horiek eskaintzen dituztenen gainean ere.

Zehazki, FMGB ez du inolako erantzukizunik hirugarrenek Guggenheim-Bilbao.es webgunearen bidez emandako zerbitzuek ekar litzaketen edozein izaerako kalte-galeren aurrean; ezta hirugarren horiek zerbitzu eskaerak kudeatzeko baliatzen dituzten bitartekoen aurrean ere. Konkretuki, gauza hauengatik (besteak beste):  Bidegabeko lehian jarduteagatik eta legez kontrako publizitatea egiteagatik, hirugarrenek Guggenheim-Bilbao.es webgunearen bitartez zerbitzuak eskaini ondoren. Halaber, FMGBk ez du bermatzen hirugarrenek Guggenheim-Bilbao.es webgunaren bitartez eskaintzen, hedatzen, biltzen, jasotzen, lortzen, eskura jartzen dituzten edukien egiatasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edota gaurkotasuna ere.

 

4. ONLINE DENDA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Guggenheim Bilbao Museoko online denda-liburutegian (“Online denda”) erosi ahal izateko, beharrezkoa da erabiltzailea aldez aurretik izena emanda egotea, "erabiltzaile kontua" alta emanda.

Era berean, Online denda erabili ahal izateko, erabiltzaileak honako informazioa izan behar du kontuan:

 

4.1 Online dendan erosketa egiteko

1. pausoa. Online dendan dauden produktu guztiak atalka daude antolatuak (besteak beste): ehunak, bitxiak, osagarriak, dekorazio-objektuak, papertegia, obra grafikoa, haurrentzakoa eta liburuak. Atal bakoitzaren barruan, azpiatalak daude salgaiak hobe antolatu ahal izateko.

Azpiatalera sartuta, erabiltzaileak Online dendan eskuragarri dauden produktuak ikusi ahal izango ditu.  Produktu baten gainean klik eginda, erabiltzaileak horri buruzko informazio zehatza izango du.

2. pausoa. Produktu bat aukeratu ondoren, eta hala badagokio, kolorea eta neurria, baita kopurua ere, erabiltzaileak klik egin beharko du “Saskira gehitu” aukeran. Automatikoki, erabiltzailea uneko eskaerara birbideratuko dute. Bertan, ordura arte aukeratu dituen produktuak ikusi ahal izango ditu.  Une oro, erabiltzaileak aukera izango du atzera egiteko eta erosten jarraitzeko (“Erosten jarraitu” botoia klikatuz) edo eskaera amaitu (“Erosi” botoian klikatuz).

Erabiltzaileak hautatzen badu "Erosten jarraitu"n klikatzea, noiznahi bere erosketa saskian sartu ahalko da, orriaren goiko aldean dagoen menuan “Erosketa saskia” klikatuta. Bertan, une oro ikus dezake egiten ari den eskaera nola dagoen.  Orriaren goiko aldean, gainera, erabiltzaileak lauki bat aurkituko du, adieraziko duena saskian zenbat produktu dauden eta uneko eskaera zenbat den guztira.

3. pausoa. Erabiltzaileak amaitzen duenean nahi dituen produktuak aukeratzen, eskaera egiteari ekin diezaioke, "Helbidea" erlaitzean bidalketa eta fakturazio datuak jarrita.

Erabiltzailea aldez aurretik izena emanda egongo ez balitz, Erabiltzaile kontu bat sortu behar du eta Guggenheim-Bilbao.es webguneko Politika onartu.

4. pausoa. “Ordainketa” erlaitzean, erabiltzaileak eskaerako produktuen eta bidalketa datuen laburpen bat aurkituko du. Hala ere, beroriek aldatu ahalko ditu.

Erabiltzaileak kontuan hartu behar du Online dendak kreditu-txartel bidezko ordainketa onartzen duela soilik.  Bankuko datuak betetzeko, erabiltzaileak “Eskaera baieztatu” botoia sakatu beharko du. Aipatu izapidea ordainketa atebide bitartez egingo da banku-erakunde batekin, modu seguru eta konfidentzialean, eta emandako datuak FMGBko artxiboetan erregistratuko direla, nahiz eta ordainketa ez burutu.

Erositako produktuak jabearenak izatera pasako dira eskaera erabiltzaileak dagokion formularioan adierazitako helbidera iristen denean.

5. pausoa. Prozesua amaitzen denean, pantailan “Berrespena” agertuko da eskaerako datuekin. Eta erabiltzaileak inprimatzeko aukera du "Bertsio inprimagarria" botoia sakatuta.  Nolanahi ere, erabiltzaileak eman duen posta elektronikoan jasoko du egindako eskaeraren berrespena.

Erabiltzaileak noiznahi kontsultatu ahalko du bere eskaeren xehatzea "Erabiltzailearen kontua” ataletik.

Erosketa prozesuari buruzko edozein kontsulta izanez gero, erabiltzaileak Online dendarekin ahalko dira jarri harremanetan, modu hauetan:
- Telefonoa: (+34) 94 403 91 37 (Astelehenetik ostiralera bulego orduetan)
- Faxa (+34) 94 435 90 55
- E-posta: tienda@guggenheim-bilbao.es

Halaber, erabiltzaileak bere zalantzak argitu edo intzidentzien berri eman dezake Guggenheim-Bilbao.es webguneko "Bezeroen arretarako" atalean.

 

4.2 Online dendari buruzko informazio garrantzitsua

4.2.1 Entregatzeko baldintzak

Entregatzeko herrialdeak
Online denda saiatzen da ahalik eta zerbitzurik onena egiten bere erabiltzaile eta bazkide guztiei.  Horregatik, bidalketak munduko edozein herrialdetara egin daitezke.

Irteera epea biltegitik
Gehiengo epea biltegitik ateratzeko 48 ordu dira (baldin eta salgaia stockean badago), salbu eta eskaera ostiralez egiten bada. Kasu horretan, eskaera hurrengo astelehenean aterako da biltegitik.

Entregatzeko epea
Eskaera garraio enpresara heldutakoan, erabiltzaileari lehenbailehen entregatzen saiatuko da. Alabaina, FMGBk ezin du entregatzeko epea zehaztu, izan ere, herrialde desberdinetan dauden entregatzeko baldintzen araberakoa izango da hori.

 

4.2.2 Prezioa

Onlinde dendan erosi eta Guggenheim-Bilbao.es webgunean dauden produktuen prezioek Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) dute barne. BEZa bakarrik da aplikagarri Europar Batasuneko herrialdeetan bizi diren erabiltzaileentzat. Bidalketa-gastuak ez daude barne.

 

4.2.3 Bidalketa gastuak

Bidalketak FMGBkoa ez den garraio enpresa baten bidez egingo dira, eta bidalketa-gastuak indarrean dauden tarifen araberakoak izango dira.  Bidalketa-gastuen zenbatekoa eskaera berresteko posta elektronikoan jakinaraziko da eta erabiltzaileak hartuko ditu bere gain osoki. Erabiltzaileari espresuki ohartarazten zaio FMGBk ezin duela jakin, ezta bere gain hartu ere, erabiltzailearen herrialdean, legeari jarraiki, aplikagarri izan litekeen beste edozein kontzepturik, muga-zergak, esaterako.

 

4.2.4 Produktuak itzultzea

Atzera-egite eskubidea
Eskaera jasotzen duen momentutik, erabiltzaileak 15 egun naturaleko epea du kontratua atzera egiteko duen eskubidea erabiltzeko.  Hala balitz, eskaera itzultzeagatik sor litezkeen gastuak erabiltzaileak hartuko ditu bere gain.

Aplikagarri den araudiarekin bat, erabiltzaileak duen atzera-egite eskubideak ez du inolako formaltasunik bete beharrik. Nahikoa da Zuzenbidean baimendutako beste modu batean helaraztea, aurreko atalean adierazitako epearen barruan.

Salbuespen gisa, erabiltzaileak duen atzera-egite eskubidea ez da aplikagarri izango hurrengo kasuetan: soinu- edo bideo-grabazioetan, diskoetan, argitalpen grafikoetan, literatura buruzkoetan eta/edo agerkari modukoetan, erabiltzaileak zigilua kendutako programa informatikoetan. Ez dira aplikagarri izango, ezta ere, modu elektronikoan helarazitako fitxategi informatikoetan, behera kargatu eta erreproduzitzeko arriskua baitago, berehala eta etengabe erabiltzeko moduan.

Itzultzeak
Eskaeran akatsen bat gertatu baldin bada, edo entregatutako produkturen bat akastuna baldin bada, produktua aldatu nahi duen erabiltzaileak eskaera jaso zuen momentutik 15 egun naturaleko epea izango du horren berri FMGBri emateko. Horretarako, erabiltzaileak dagokion formularioa erabil dezake edo telefono honetara deitu: (+34) 94 403 91 37.

Artikulu horiek Baldintza Orokorretako 1. atalean jasotako helbidera bidali behar dira, Online denda / itzultzeak jarrita.

FMGBk erabiltzaileari itzultzetik eratorritako gastuak bakarrik itzuli ahalko dizkio, itzultze hori FMGBren errua denean edo akastun produktua denean.

Eskaera baliogabetzea
Erabiltzaileak, kostu gehiagorik gabe, egindako eskaera bat baliogabetu dezake, baldin eta eskaera ez badago bidaltzeko fasean. Hala balitz, erabiltzaileak baliogabetzea eskatu ahalko du harremanetarako formulario bitartez edo hurrengo telefonora deituta: (+34) 94 403 91 37.

 

4.3 Baldintza Orokorrak eta Partikularrak onartzea

Erosketa agindua betetzeak eta bidaltzeak esan nahi du erabiltzaileak, erabat eta batere zalantzarik gabe, onartzen dituela Baldintza Orokorretan eta Partikularretan agertzen diren baldintza guztiak.

 

5. MUSEOAREN LAGUNEN PROGRAMA

Guggenheim-Bilbao.es webgunearen bitartez, FMGBk bere erabiltzaileei aukera ematen die “Museoaren lagunak” programaren kide egin daitezen. Izena emateko, sareko formulario bat baino ez dute bete behar. Ordainketa, egindako aukeraren arabera, banku-helbideratze bidez ahalko da egin, emandako kontu- edo kreditu-txartel zenbakiaren bidez. Bi kasuetan, FMGBk bankuko datu horiek gordeko ditu urtero kideen berriztatzeak kudeatu ahal izateko. Hala ere, erabiltzaileek eskubide osoa dute datu horietan noiznahi sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aldatzeko, edota datuen tratamenduari aurka egiteko, beti ere izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko gure politikari jarraiki.
Erabiltzaileek programaren abantaila guztien berri izan dezakete, hemen klikatuta. Programako kide diren erabiltzaileak berentzat bereziki sortua den Museoaren lagunen atalera sartu ahalko dira Guggenheim-Bilbao.es webgunean. Bertan, Eduki eta Zerbitzu esklusiboak dituzte.

 

6. POLITIKA

Guggenheim-Bilbao.es wegbuneko Eduki eta Zerbitzuak erabili ahal izateko, erabiltzaileek izaera pertsonaleko datu batzuk (“Datu pertsonalak”) eman behar dizkiote FMGBri.  FMGBk modu automatikoan tratatuko ditu Datu pertsonalak. Bai helburuak bai zehaztutako baldintzak URL-an argitaratutako Politikan xedatzen dira. Bere datu pertsonalak jartzen dituenean, erabiltzaileak beroriek kontsultatu eta berariaz onartu behar ditu.

 

7. IRAUPENA ETA AMAIERA

Guggenheim-Bilbao.es webgunearen zerbitzu honek iraupen mugagabea du printzipioz.  Dena den, FMGBk noiznahi zerbitzu hori amaitutzat har dezake edo guztiz edo neurri batean eten dezake, alde batera utzi gabe erabiltzaileekin egon daitezkeen konpromiso-kontratuak.  Guggenheim-Bilbao.es webguneko zerbitzuak guztiz edo neurri batean amaitzeak ez du esan nahi FMGBk erabiltzaileei aldez aurretik jakinarazi behar dienik, alde batera utzi gabe erabiltzaileekin harturiko konpromiso-kontratuak, baldin eta bidezkoa bada.

 

8. KONTRATUAREN LAGAPENA

Erabiltzaileak ezingo dio beste bati Kontratu-harremana laga -ez guztia, ez zati bat- ezta beronetatik eratorritako eskubideak edo betebeharrak ere, aurretik FMGBren berariazko baimena ez badu.

FMGBk ahalko dio Kontratu-harremana bere aukerako edozein hirugarrenari laga –guztiz edo zati bat-, baita beronetatik eratorritako eskubideak edo betebeharrak, nahiz eta aurretik erabiltzailearen baimena ez izan edo horren berri ez eman.

 

9. JAKINARAZPENAK

Bi alderdien arteko edozein jakinarazpen, idatziz egin beharko da, postaz, telefaxez edo posta elektronikoz. FMGBren kasuan Baldintza Orokorretan adierazitako helbideetara bidali beharko dira. Erabiltzailearen kasuan, aldiz, honek emandako kontaktu datuetara.  Behar bezala bidalitzat eta entregatutzat honako jakinarazpenak hartuko dira: jaso izanaren agiria duten eskutitzak, eta telegramaz, telefaxez edo posta elektronikoz egindakoak, baldin eta hartzea ziurtatzen bada.  Erabiltzaileek emandako helbideetara bidalitako jakinarazpen guztiak zuzentzat hartuko dira, salbu eta erabiltzaileak FMGBri helbide aldaketa bat jakinarazi badio, gutxienez, 15 egun natural lehenago.

 

10. KONTRATU-HARREMANA ALDATZEA

Erabiltzaileek badakite FMGBk noiznahi alda ditzakeela Baldintza Orokor hauek eta kontratu-harremana bera, erabiltzaileei jakinarazi beharrik gabe.  Aldian-aldian, erabiltzaileek Baldintza Orokorrak kontsultatu beharko dituzte, momentu horretako bertsio aplikagarria ezagutzeko.

 

11. NAHAS-MASA

Baldintza Orokor hauek bi alderdiek berariaz adierazitako borondatearen emaitza dira, beti ere helburuari begira, eta baliogabetu egiten dituzte erabiltzaileak aurretik horri buruz lortutako ahozko eta idatzizko akordioak.

Baldintza Orokor hauetan dagoen edozein klausula deuseztatzeak edo baliogabetzeak ez du eraginik izango gainontzeko klausulen balioan edo eraginkortasunean. Azken klausula hauek interpretatu eta aplikatu egingo dira; baita zentzu legalik antzekoenean egin ere baliogabetutako klausula aplikatu izan balitz.

Alderdietako batek Baldintza Orokor hauetan ageri den edozein xedapen betetzen ez badu, eta beste alderdiak erreklamazio bat egiteari uko egiten badio ere, horrek ez du esan nahi geroari begira erreklamazio bat egin ez dezakeenik lehen alderdi horrek eskubide edo betebehar bat ez badu betetzen.  Baldintza Orokorrek diotenari jarraiki, alderdietako batek dagokion eskubide bat atzeratu edo ez betetzeak ez du esan nahi dagokion eskubideari uko egiten dionik.

 

12. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza Oroko hauek, eta Kontratu-harremanak, indarrean dagoen lege espainiarrari jarraitzen diote.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileekin izan ezik -indarrean dagoen legeak dioenari jarraituko baitiote- FMGBk eta erabiltzaileek onartzen dute Baldintza Orokor hauetatik eta Kontratu-harremanetik sortutako edozein gatazka, berorien baliotasun, eraginkortasun, betetze, interpretazio, gauzatze eta abarrei buruz, Bilboko Epaitegi eta Auzitegietan (Bizkaia) konponduko dela eta hor bakarrik. Beste foro guztiak baliogabetu egiten dira.

GUGGENHEIM BILBAO WEBGUNEAREN DATU BABESARI BURUZKO POLITIKA

Datu pertsonalen babesari buruzko politika hau ("Datuen babeserako politika") www.guggenheim-bilbao.es "Guggenheim-Bilbao.es") domeinuko webgunearen Baldintza Orokorren parte da. Erabiltzen den edozein terminok, Datuen Babeserako politikan beren-beregi zehaztu ezean, Baldintza Orokorretan duen esanahi bera izango du.

Datuen Babeserako politika honek arautu egiten ditu, bai erabiltzaileen datu pertsonalak, bai geroko tratamendua Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren ("FMGB") aldetik, Guggenheim-Bilbao.es delakoan egiten den sarbide eta erabileraren arabera.

 

1. IZAERA PERTSONALEKO DATUAK

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, haren abenduaren 21ko 1720/2007 Garapen Araudiaren, eta uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa, “Izaera Pertsonaleko Datu”-tzat hartuko da erabiltzaileak, bere borondatez, FMGBan emandako edozein informazio, identifikatutako edo identifikagarri diren pertsonen ingurukoa. Hain zuzen, FMGBren erantzukizuna da datu horiek tratatzea eta bere jabegoko fitxategi automatizatuetara gehitzea.

FMGB fundazio bat da, Identifikazio Fiskaleko Kodea G-48832240 duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-17 erregistro-zenbakia duena. Harremanetarako datuak hauek dira:

- Helbidea: Abandoibarra Etorbidea, 2, 48009 Bilbo;
- E-posta helbidea: informacion@guggenheim-bilbao.es;
- Telefono zenbakia: 944359000;
- Fax zenbakia: 944359010.

FMGBk erabiltzaileari beharrezko den informazio guzti eskainiko dio, aldez aurretik bere baimena eman dezan, eta FMGBk izaera pertsonaleko bere datuak tratatzeari ekin diezaion.

Guggenheim-Bilbao.es delakoan datuak jasotzeko formularioetan besterik adierazi ezean, Izaera Pertsonaleko Datuak jasotzeak eta erabiltzeak helburu bakarra izango du: kasu bakoitzean erabiltzaileak Guggenheim-Bilbao.es bidez egiten duen eskaera erantzutea eta kudeatzea.

Batez ere, aipatu helburua, zeregin hauetan zehaztu daiteke:

(i) Kontratu-harremana eta berau bete dadin bermatzea, eta egiaztatzea une oro erabiltzaileak onartutako Baldintza Orokorrak eta Partikularrak betetzen direla Guggenheim-Bilbao.es delakoari dagokionez (adibidez, gure Online dendako produktuak erosteko, etab.);
(ii) Asetasun-azterlanak egitea, datuak eguneratzea eta erabiltzaileak parte hartzen duen zozketen berri ematea; baita irudiak argitaratzea ere, Museoaren Lagunak programako kide diren erabiltzaileen jarduerena.
(iii) Erabiltzaileak, FMGBri Guggenheim-Bilbao.es delakoaren bidez, egindako eskaerei, kontsultei edo iradokizunei erantzutea;
(iv) Erabiltzailearen publizitate lehentasunak kudeatzea; eta
(v) FMGBri dagozkion legezko betebeharrak betetzea.

Erabiltzaileari formularioan eskatzen zaizkion Izaera Pertsonaleko datuak derrigorrezkoak dira, salbu eta dagokion formularioan kontrakoa adierazten bada. Erabiltzaileak derrigorrez eskatutako datuak eman ezean, FMGBk ezingo du formularioa bideratu. Izaera Pertsonaleko bere datuak ematean, erabiltzaileak FMGBri bermatzen dio aipatutako datuak zuzenak, osorik eta egiazkoak direla eta bakarrik erabiltzaileari dagozkiola, eta ez hirugarren pertsonei. Erabiltzaileak onartuko du bera izango dela erantzule bakarra baldin eta informazio falta badago, edo berau zuzena edo egiazkoa ez bada. Halaber, betebehar hauek bete ezean, FMGBri edo hirugarrenei sor lekizkiekeen kalte edo galeren erantzule ere izango da.

FMGBk ez du webgunearen erabiltzaileek emandako datu pertsonalik saltzen, ezta alokatu edo hirugarren pertsonen esku jartzen ere. FMGBi zerbitzuren bat emateko beharrezkoa denean, datu-tratamenduen arduradunek datuetan sartzeak ez du esan nahi datu horiek beste batzuei laga edo jakinaraziko dietenik, beti ere indarrean dagoen legeak agindu bezala.

Izaera Pertsonaleko datuak ez dira erabiliko marketin zuzenerako, baldin eta erabiltzaileak ez du aurretiaz horren berri izan eta ez badu baimen zuzenik eman. Erabiltzaileak bere lehentasunak aldatu ahal izango ditu aipatutako merkataritza jakinarazpenei dagokienez. Modu honetan: Erosketa > erabiltzailearen kontua, edo idatziz, “Publizitateari buruzko jakinarazpenak” oharra jarrita, Datuen Babesari buruzko Politikari dagokion 1. atal honen hasieran agertzen ziren helbideetako batera bidaliz.

 

2. ADIN TXIKIKOAK

Oro har, eta dagokion formularioan besterik adierazi ezean, FMGBk ez du adin txikikoen datu pertsonalik tratatuko. Guggenheim-Bilbao .es delakoan eskatzen den adin txikikoei buruzko informazioa oso murriztua da eta ez du uzten haiek identifikatzea, proposatutako hezkuntza-jarduera garatzea baitu helburu bakartzat.

 

3. HIRUGARRENEN DATUAK

Oro har, Guggenheim-Bilbao.es erabiltzeko, ez da beharrezkoa Hirugarrenen Izaera Pertsonaleko daturik ematea. Beraz, debekatuta dago, berariaz adierazi ezean, erabiltzaileek FMGBri Hirugarrenen Izaera Pertsonaleko inolako daturik ematea, ezta Guggenheim-Bilbao.es webgunearen bidez ere.

Salbuespen gisa, erabiltzaileak Hirugarrenen Izaera Pertsonaleko datuak eman ahal izango ditu, baldin eta formularioan hala adierazten bada, eta baldin eta aurretik jaso badu hirugarren horren baimena informazioan oinarrituta. Zehatzago, uler dadin baimena informazioan oinarritutakoa dela, erabiltzaileak aldez aurretik eman behar die hirugarrenei horren berri, eta horiek Baldintza Orokorrak eta Partikularrak onartu behar dituzte; baita Datuen Babeserako Politika hau ere. Erabiltzailearen erantzukizun bakarra da hirugarrenen aldez aurreko baimenak lortu eta kudeatzea. Eta erabiltzailea izango da betebehar hori ez betetzeagatik sor litezkeen kalte-galeren erantzulea.

 

4. ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK BETETZEN

Erabiltzaileak dituen eskubideak datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuen aurka egiteko -baldin eta aplikagarri den araudiaren barruan badago-, erabiltzaileak idatzi bat egin beharko du, “Izaera Pertsonaleko Datuei buruzko jakinarazpena” jarrita, eta Datuen Babesari buruzko Politikari dagokion 1. atal honen hasieran agertzen ziren helbideetako batera bidali, beti ere bidaltzailearen izena egiaztatuz.

 

 

×