Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Napoliko gizona

Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians) eta Napoliko gizona (Man from Naples) 1982koak dira, Jean-Michel Basquiaten ibilbidean garrantzi handia izan zuen aldikoak: artista gisa nabarmendu ondoren eta garai emankorrenaren aurretik egin zituen. Bi lanok funtsezkoak dira 1980ko hamarkadan haren pinturak izan zuen garapena ulertzeko.

Napoliko gizona lanean, mihisearen gainazala osoa arbel handi bat balitz bezala erabili zuen artistak, bertan zirriborroak egin eta zeinuak nahasteko. Pinturaren titulua asto gorriaren buru gainean idatzitako esalditik hartu zuen eta hainbat inskripzioz, kolore orbanez, zirriborroz eta oinarrizko zeinuz inguratuta egon arren, konposizioa nabarmentzen da irudi totemiko baten antzera. Umoreak, ironiak eta primitibismoak definitzen dute indar handiko pintura adierazgarri hau.

Jean-Michel Basquiat

Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Akrilikoa eta collagea zur gainean

122 x 244,5 cm

Guggenheim Bilbao Museoa

×