Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Moises eta egiptoarrak

Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians) eta Napoliko gizona (Man from Naples) 1982koak dira, Jean-Michel Basquiaten ibilbidean garrantzi handia izan zuen aldikoak: artista gisa nabarmendu ondoren eta garai emankorrenaren aurretik egin zituen. Bi lanok funtsezkoak dira 1980ko hamarkadan haren pinturak izan zuen garapena ulertzeko.

Konposizioaren erdian Moisesen profila bereizten da, lerro zuri batzuek iradokitzen dute. Lerrook bat-batean eta nahigabe egindakoak direla ematen dute. Zuriak inguratzen ditu legearen taula erraldoiak eta profetaren profilaren inguruan ere zabaltzen da tanta eta jario espresibo moduan. Gainera, tauletan ere inskripzio batzuk agertzen dira, baina Napoliko gizona pinturan baino bilduago eta pilatuago. Jakina, lan honek Bibliako pasadizoetako bat aipatzen du, aldi berean Afrikako historiarekin lotura izan dezakeenak.

Jean-Michel Basquiat

Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Akrilikoa eta olio-barra mihise gainean

185 x 137 cm

Guggenheim Bilbao Museoa
Bruno Bischofberger-en dohaintza, Zurich

×