Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Mendebaldeko gordailua

Enzo Cucchi Italiako transabangoardiaren ordezkari gailenetakoa da, Sandro Chia, Francesco Clemente, Nicola de Maria eta Mimmo Paladinorekin batera. Taldea lanean hasi zenean, berritzea ez zen ezinbestekoa, ekonomien produkzio-erritmoa moteldu zen eta sistema ideologiko guztiek gehiegizko produkzioa bultzatzen zutela agerian utzi zuen askotariko krisialdiak zeuden, tartean artearena. Krisialdi horiek lotuta zegoen mundua.

Cucchiren iritziz, artearen zeregina hesi hori desegiteko aukeran datza: arteak, funtsean, irudiak bereizi eta banandu ditzake eta horiek, txinatar kutxen antzera, dinamikoak, ezustekoak eta benetan harrigarriak dira. Artistak, artista izateagatik, hondarren paisaia batetik hasi behar du; horrelaxe baino ez eraiki dezake proiektu bat. Hala, haren ustez, arteak hondamendia behar du aldez aurretik dauden egiturak desegin eta murrizteko; kaltegarri diren aurkikuntzen alde egiten du artistak eta horrelaxe eralda ditzake pinturaren eta eskulturaren artean askatasunez mugituko den lanaren osagaiak. Indar sortzaileak ezin du hutsetik ezer ere asmatu, baina lehen aurkakoak zirenak bat ditzake.

Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale) 1986an amaitu zuen. Beste lan batzuetan bezala, giro heroikoa da nagusi. Zurrunbiloetan eta berotasunean murgiltzen gara, kontrolik gabe; bada, irudi bortitzenen kontrolpean dago. Margolanaren mugen barruan bide batek zeharkatzen du irudiaren gainazala: bizialdi berri baten sorrera erakusten digu, edo egoera berri bat, behintzat. Ez dago sentsazio arinik ezta sentimendu leun edo delikaturik, giroak osagai bakoitza eratzen eta zehazten du. Mendebaldeko gordailua egin zuen urtean bertan aurkeztu zen New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, artistari eskainitako erakusketa monografikoan. Museoko errotondan jarri zuten, eskultura baten ondoan, bidaia mintzagai izan dezan instalazioak. Irudien eta metalezko gurpil baten bidez, Mendebaldeko gordailuak irudi epikoak jasotzen ditu mundu berri baten erreferentzia adierazteko.

Enzo Cucchi

Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Olio-pintura mihise gainean eta metala

235 x 690 cm

Bruno Bischofberger-en dohaintza, Zurich, Thomas Krens-en ohorez
Guggenheim Bilbao Museoa

×