Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Instalazio bilakatutako proiektua

Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación, 2007) lanean, tamaina izugarria duten metalezko hesiek, kirol ekitaldietan publikoa joko eremutik banantzen duten horiek bezalakoek, eusten diete hainbat lema erakusten dituzten formatu desberdinetako pankartei. Koloreak oso biziak dira, eta lemak, lotsagabeak, hauek bezalaxe: "Ahaztu gurasoak", "Gaitzetsi mundua", "Uko egin lan egiteari". Instalazio bilakatutako proiektua obrak zabaldu egiten ditu ordura arte artistak baliatutako errepresentaziorako guneak; jardun artistikoa bultzatzen du, eskulturaren eta instalazioaren eremuak hartzen baititu, eta, ondorioz, esan dezakegu Pérez Agirregoikoaren lanik garrantzitsuenetakoa dela.

Juan Pérez Agirregoikoa

Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación), 2007

Metalezko egitura eta akrilikoa oihal gainean

500 x 840 cm

Guggenheim Bilbao Museoa

×