Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Guztiz xarmagarria

Guztiz xarmagarria (Irresistiblemente bonito) lanaren ardatz nagusia Vanesa Jiménez da, gaixotasun larria duen neska bat, "kristalezko hezurrak dituen neska" deitu ohi izan zaiona. Vanesa ezagun egin zen testigantzak biltzen zituzten telebistako programa batzuei esker; horietan, norberaren burua hobetzeko nahiaren adibidetzat aurkeztu zuten. Guztiz xarmagarria bereizmen handiko aurrez aurre ipinitako bi bideo-proiekziok osatzen dute. Batak benetako Vanesaren grabazio zirkular bat erakusten du: puff baten gainean dago, eta, biluzik ez, baina gorputzaren ezaugarriak ikusten uzten duen haragi koloreko arropa soilez jantzita dago. Bestean, Vanesaren ezaugarri bereko irudi birtual batek bira egiten du bere erreferentearen aurrez aurre, isla sinkroniko bat balitz bezala. Vanesa olerki labur bat errezitatzen ari da —artistak idatzi zuen eta hortik datorkio lanarai izena— eta halaxe dio: "Adats polita, haurtxo politak, mundu polita, guztiz xarmagarria. Neska, benetan zeu zara liluragarria, distiratsua, sentikorra eta xarmagarria. Isla bat, fantasia digitala, ohiko erabilerarako bihurritu xamarra. Sentimentala, drama pertsonala, Museo handi honetarako guztizko errealitate sakona. Bizi bizitza, gauzak ikasi, aurrera jarraitu, lagunak betiko".

Manu Arregui

Guztiz xarmagarria (Irresistiblemente bonito), 2007

Bi kanaleko HD bideo proiekzioa, soinuduna

Iraupena: 3 min. 27 seg. gutxi gorabehera

Ale bakarra
Guggenheim Bilbao Museoa

×