Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II

Bigarren Mundu Gerrako azken gudua gertatu baino hil batzuk lehenago Alemanian jaio zela, Anselm Kiefer gerra modernoaren ondorioen eta bere herrialdearen banaketaren lekuko hazi zen. Gainera, nazio zatikatu bat nola berreraiki zen eta haren berritzeko ahalegina bizi izan zuen. Kieferrek elkarri lotutako Alemaniako historiaren eta mitologiaren ereduak eta horiek faxismoa agerrarazten nola lagundu zuten ikertzeari heldu zion. Gai horiek tabu estetikoak urratuz eta ikono sublimatuak berpiztuz landu zituen. Bere lehenengo proiektuetako batean 1969ko Okupazioak (Occupations) saila, Kieferrek Suitza, Frantzia eta Italian zehar egindako bidaia batean, hainbat tokitan, argazkiak atera zizkion bere buruari, nazien agurra egiten zuela. Geroagoko margolanek paisaia erraldoiak eta arkitektura-barnealdeak agertzen dituzte eta harea eta lastoa aplikatu ohi zizkien; Alemaniako politika eta literaturaren ondarea gogora ekartzen dute. Ugari dira nibelungoen kondairei, Richard Wagner-i, Albert Speer-en arkitekturari eta Adolf Hitler-i erreferentziak. 1980ko hamarkadako erdialdetik eta, zehazki, 1990eko hamarkadaren hasieran Frantzia hegoaldera lekualdatu ondoren, Kieferrek bere ikonografia handitu zuen, eta gai unibertsalagoei heldu zien, adibidez: zibilizazioa, kultura eta espiritualtasuna; horretarako, inspirazio-iturri gisa hartu zituen Kabala, alkimia eta Antzinateko mitologia.

Artista-liburuak 1968tik Kieferren adierazpide nagusienetako bat izan dira. Artista-liburu asko ez bezala —sailean ekoizten dira—, Kieferren liburuak ale bereziak dira, artisau-lanak, eta, ondorioz, margolanetatik edo eskulturetatik hurbilago daude. Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zederwald II, 1981) Kieferrek 1981 eta 1983 artean egin zituen zortzi liburuetako bat da. Argazkiz guztiz osatuta, liburu horrek literatura eta poesiako lehenengo maisu-lanetakoa den Gilgameshen epopeian oinarritutako istorio bat kontatzen du. Jatorrizko epika horrek Gilgameshen eta bere lagun Enkidu gerlariaren abenturak kontatzen ditu; Gilgamesh K.a. 2700 inguruko sumertar erregea izan zen. Lana argudio horretan oinarritu arren, Kieferrek ez du istorio zaharraren kontakizun lineal bat ematen; aldiz, zenbait pasarte eta irudi isolatzen ditu eta, ondoren, elkartu eta berrosatu egiten ditu Hirugarren Reicheko eta Alemaniako tradizioaren bere oroitzapenak islatzeko.

Iturriak:
Nancy Spector: "Anselm Kiefer", in Spector (arg.), Guggenheim Museum Collection: A to Z, 3. argt., Solomon R. Guggenheim Museum, New York, 2009.

Miguel López-Remiro: "Anselm Kiefer", in Colección del Museo Guggenheim Bilbao, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbo; TF Editores, Madril, 2009.

"Anselm Kiefer", in La Colección Permanente de los Museos Guggenheim, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbo, 2007.

Anselm Kiefer

Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Olio-pintura, akrilikoa eta goma-laka jatorrizko argazkiaren gainean kartoi gainean

57 x 43 x 15 cm, 46 orrialde

Guggenheim Bilbao Museoa

×