Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Diedroen segida

Diedroen segida (Secuencia de diedros, 2007) interbentzio eskultoriko-arkitektoniko bat da, Guggenheim Bilbao Museoaren eraikineko gortina-hormetako baterako propio sortua. Automatismo pneumatikoko mekanismo baten bidez, panelez osatutako egitura modular bat Museoaren paretetatik mugitzen da aurrez ezarritako erritmoari jarraiki. Egitura bat-batean sartzen da aretoetan eta eten egiten ditu Museoan ohiko soinuak eta irudiak; izan ere, egiturak berak zarata asaldagarria sortzen du. Panel-kopurua aldakorra da, eta panel guztiak beirazko xafla baten gainean daude; xafla eta panelak tamaina —zabalera eta altuera— berekoak dira, baina panelak laukizuzenak dira, eta xaflak erronboideak. Panel bakoitza 10º–15º bitarteko angeluan "altxatzen" da bai goialdearen bai behealdearen gainean, eta, beraz, diedroak eratzen dira. Aurretik ezarritako tarteetan, panelak batera mugitzen dira eta aurrez mugatutako konfigurazio bat egiten dute.

Sergio Prego

Diedroen segida (Secuencia de diedros), 2007

Gailu pneumatikoa eta aluminiozko panelak

300 x 100 cm gutxi gorabehera panel bakoitza
Panel kopurua eta guztizko neurriak aldakorrak

Guggenheim Bilbao Museoa

×