Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Desagertzearen poetika

Desagertzearen poetika (Poétique de la disparition, 2006) sail bat da, aurrez aurreko perspektiba, zentratua eta simetrikoa, ezaugarri duten bost argazkiz osatua. Irudiak gela bat jasotzen du: lehen planoan, argazki guztietan, tximini itsu bat eta ohe bat daude; ohe gaineko gorputza baino ez da aldatzen: arrasto soil bat da batzuetan, koltxoiaren gainean zama arin bat eragiten duen lurrun erdi ilun eta erdi irisatua. Artistak geldi uzten du kamera ohearen aurrean, esposizio luzeak egiten ditu, 25–30 segundokoak, eta tarte horretan gelditu gabe mugitzen da objektiboaren aurrean. Eskuan flash txiki bat darama. Esposizio aldia luzea denez, diafragma denbora asko zabalik duela, bere gorputza lausotuta ageri da, flasha botatzean izozten dituen aldeetan izan ezik.

Ixone Sádaba
Desagertzearen poetika (Poétique de la disparition), 2006
Koloretako 5 kopia digital
110 x 150 cm bakoitza
Edizioa: 3 aletik 1. + AP
Guggenheim Bilbao Museoa

×