Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Denboraren materia

Denboraren materia (The Matter of Time, 1994–2005) instalazioak Richard Serraren forma eskultorikoen eboluzioa ezagutzeko aukera ematen dio ikusleari: elipse bikoitz baten soiltasun erlatiboa eta espiral baten konplexutasunera ondoz ondo daude. Etengabeko ikerketa horren azkeneko bi lanak toruen eta esferen sekzioetan oinarritu ditu, ikuslearen mugitzeko eran eta pertzepzioan askotariko efektuak sorrarazteko. Bisitariak zeharkatu eta inguratzen dituenean ustekabean eraldatzen doaz, eta mugitzen den gune batean gaudela zentitzen dugu, zorabiagarria eta ahaztezina da. Areto osoa eskulturek hartutako eremuaren parte da: osagai ugariko lanen antolaera ondo pentsatzen du Serrak, ikuslea eskultura horietan barrena sar eta inguruan mugi dadin. Galerian zehar lanak banatzeko modu horrek hainbat tamainako eta itxurako pasabideak eratzen ditu (zabalak, estuak, luzeak, konprimatuak, altuak, baxuak), ustekabekoak betiere. Gainera, instalazio honetan bada denboraren progresio jakin bat. Batetik, hasi eta amaitu arte instalazioa zeharkatu eta behatzeko behar dugun denbora kronologikoa; bestetik, esperientziaren denbora, oroitzapen bisual eta fisikoaren txatalek dirauten, konbinatu eta berriro esperimentatzen diren denbora, alegia.

Richard Serra
Denboraren materia (The Matter of Time), 1994–2005
Zortzi eskultura
Altzairu herdoilkorra
Neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

×