Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Argi hormak 011

Argi hormak 011 (Muros de luz 011) ia lau metro luze da, Argi hormak (Muros de luz, 2004-06) saileko lana. Argazkiak 2004an egin ziren Bizkaian, Markinako marmol beltzezko harrobian. Aitor Ortiz jatorrizko leku horretan barneratu zen eta bertan, bertako masan, argi zuri aratza darien espazio lauangeluarrak txertatu zituen. Artistarentzat, bolumen harritsuaren eta eraikitako gunearen arteko kontrastea adimenean dugun babesleku baten irudia da, existitzen ez diren koordenatuen lekua, baita honen sinbolo argia ere "lehengaiari gailentzeko, eta artelana antolatzeko, adimenak eta proiektu artistikoak berak duten ahalmena".

Aitor Ortiz

Argi hormak 011 (Muros de luz 011), 2005

Argazki digitala aluminio gainean

251 x 397 cm

Edizioa: 3 aletik 1. + 2 AP
Guggenheim Bilbao Museoa

×