Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Ama

Ia zazpi hamarkadako ibilbidean, Louise Bourgeoisek artelan-corpus aberats eta betiere berritzaile bat sortu zuen; XX. mendeko abangoardiako mugimendu nagusietako batzuei lotu zitzaion, hala nola, Surrealismoari, Espresionismo Abstraktuari eta Postminimalismoari, baina bere ikuspegi sortzaileari heldu zion Bourgeoisek. Pinturak, marrazkiak, grabatuak eta performanceak egin zituen arren, eskulturengatik da ezaguna. Intimoak eta monumentalak dira, zurezkoak, brontzezkoak, latexezkoak, marmolezkoak eta ehunezkoak. Oso lan pertsonalak dira eta, maiz, haurtzaro mingarri bat aipatzen dute —aita desleiala eta ama amultsu baina egoeraren jakituna—, eta, aldi berean, izaera unibertsala daukate, aurre egiten baitiote gizakia izatearen erronka gazi-gezari. Ama (Maman) lanak 9 metroko altuera dauka ia eta Bourgeoisen eskultura anbiziotsuenetako bat da, eta armiarma inspirazio-iturri duen sail bati dagokio. Motiboa artistak 1940ko hamarkadan egindako marrazki batzuetan agertu zen lehenengo aldiz, eta toki erabakigarria bete zuen 1990eko hamarkadan. Armiarmak Bourgeoisek amari egindako omenaldiak dira, ama ehulea baitzuen, eta agerian uzten dute amatasunaren izaera bikoitza: ama babeslea eta harraparia da aldi berean. Armiarmak kapulua ontzeko eta bere harrapakina ehizatzeko erabiltzen du zeta; beraz, amatasunak sendotasuna eta ahuldadea hezurmamitzen ditu. Ama erraldoi hau zitalki agertzen da arku gotikoen itxura duten hanka batzuen gainean. Hanka horiek kaiola eta gotorleku dira aldi berean, armiarmak zilborrean erantsita daraman eta erortzeko zorian daudela ematen duten arrautzez betetako poltsa babesteko. Armiarmak ikara eta beldurra eragiten ditu, baina bere altuerak, hanka arin batzuen gainean bereziki orekatuak, zaurgarritasun ia hunkigarria transmititzen du.

Louise Bourgeois

Ama (Maman), 1999

Brontzea, marmola eta altzairu herdoilgaitza

895 x 980 x 1.160 cm

2001ean urtua
Edizioa: 6 aletik 2. + AP
Guggenheim Bilbao Museoa

×