18 hilabetetik eta 3 urtera bitarteko haurrek primeran pasako dute ikus-entzunezko sentsazioekin betetako espazioan, Imaginart konpainiak sortua. Instalazio interaktibo horretan haurrek begirale batek lagunduta, musika, kolore eta irudiekin jolastuko dute, eta guztia eszenatokiko alfonbra handi batean proiektatuko da.
Ezinbestekoa da haurrak zuriz jantzita etortzea. Gehienera 20 haur emanaldi bakoitzeko. Jarduera osoan zehar, haur bakoitzaren arduradunek Entzungelan egon behar dute (helduek ez dute sarrerarik ordaindu behar). Iraupena: 15 minutu.
Abenduak 22, larunbata, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30,17:00, 17:30, 18:00 eta 18:30
.
Museoko Entzungela
Sarrerak: 2 € Lagunak eta 4 € publiko orokorra



