Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Sortze prozesua: Dantza Garaikidea Beatriz Setién

Ez huts egin Beatriz Setién koreografo donostiarrak emango duen hizketaldi eta tailerrera. Dantzaren mundura nola iritsi zen kontatuko du, eta BAD 2012 Jaialdian aurkeztuko duen Beatriz canta (“Beatriz abeslari”) lana nola sortu zuen, folklorea eta herri musika inspirazio iturri hartuta. Hizketaldiaren ondoren, publikoak jardueran parte hartu ahal izango du.

Beatriz canta (“Beatriz abeslari”) lana XIV. BAD Jaialdian, urriaren 30an, aurkeztuko da. Dantzariak Ruben Bissoli eta Beatriz Setién izango dira. Lana topaleku bat da arte kontzeptualaren artean eta folklorearen ; izan ere, hura egiteko abiapuntu hartu zituen, batetik, Joseph Kosuth artistaren One and Three Chairs, eta, bestetik, kantutegi folkloriko frantses batetik hartutako hiru abesti, zenbait ahotsetara kantatzeko sortuak: Dessus la verveine, L’Amour est nécessaire eta L’Alouette grise.

“Kontatuko dizuet zer egiten dudan.
Nire lanen inguruan hitz egingo dizuet, alegia, pieza eszeniko eta pieza ‘plastikoen’ inguruan.
Irudiak erakutsiko dizkizuet, eta deskribatu irudi horietan zer gertatzen den, lehen zer gertatu den eta gero gertatuko dena.
Agian hunkitzen nauten gauzei buruz hitz egingo dizuet; baita mugiarazten nautenei buruz ere.
Nire egunerokoaz ere hitz egingo dizuet.
Saiatuko naiz ahalik eta argiena izaten, eta asko gustatuko litzaidake zuekin solasean aritzea.” 

Beatriz Setién

Irudi: Harold Watson

.

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×