Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Sormen saioak: ZUK ZEUK EGIN!

Udaberria iristearekin batera, hainbat sormen-tailer abiaraziko dugu, Museoaren Bilduman erakusgai dauden artelanekin zerikusia dutenak, eta honako gaiei buruzkoak: argazkigintza, altzarien birziklapen nahiz diseinua eta bideo-performancea. Saio guztiak Museoaren profesionalek eta bertako sortzaileek emango dituzte.

BIGARREN SAIOA!

DISEINUA Altzari eta osagarriak birziklatzea

Bizitako arkitektura erakusketa dela eta, non Guggenheim Bilbao Bildumako artelanak ikusgai dauden, hondakinez zein birziklatzeko material eta objektuez altzariak eta apaingarriak egiteko tailer bat proposatzen dizugu. Zure baliabideak aprobetxatu eta, Recrea2 estudioko sortzaileen orientabidearekin, diseinatu zeure altzari osagarriak eta etxerako apaingarriak, etxetik ekarri behar dituzun birziklatzeko materialak edo botatzeko gauzak erabilita. Pieza denek istorio bat izango dute ezkutuan, Bizitako arkitektura erakusketan ikusgai diren artelanetan bezalaxe. Egizu zeurea, gurekin batera!

Horrez gain, lehenengo saioan, Lucía Agirre, Bizitako arkitektura erakusketako komisarioa, gurekin izango da, eta, bere eskutik, bisitaldi bat egingo dugu erakusgai diren artelanetako batzuen narratibak ezagut ditzagun. Artelanok gauzaki eta altzariekin sortuak dira, sortzaileei edo haien jatorriei estuki lotuak. Gainerako saioak erabat praktikoak izango dira eta Hezkuntza Gelan egingo dira.

 

.

.

.

.

Topalekua: Taldeen txarteldegia.

Informazio gehiago 944 35 90 90 telefonoan

18 urtetik gorakoentzat (gehienez 15 pertsonako taldea; gutxienez 10ekoa)

Erosi orain


EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×