Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Ruede Hagelstein + DJ D.Beam + L.S.D.

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: R'n'R
22:00: L.S.D. (Fever, Bilbao)
Musikazalea, biniloaren jarraitzailea eta Dj-a baino disko-jartzailea da L.S.D (Luis Solísen alter ego-aren izenaren inizialak) eta bi hamarkadatik gora daramatza Rock underground munduaren inguruan kontzertuak antolatzen, kartel eta azalak diseinatzen edo emanaldi batetik bestera furgoneta gidatzen. Baina biragailuetan sumatzen da bere musika ibilbidea, saio bakoitza maletan daramatzan rock munduko 60 urteetan barrena egindako bidaia bilakatzen baitu. Chuck Berrytik hasi eta The Clasheraino, Black Sabbathetik Tame Impalaraino, edo The B52’s-etik Yeah Yeah Yeahs talderaino. Hard rock, punk rock, 60ko garajea, noise edo power pop doinuak, besteak beste, nahasten dira eta dantzatzeko pistaz jabetzen dira. Long live Rock & Roll!

Estiloa: Urban Music, Hip Hop
23:00: DJ D.BEAM (Bartzelona)
Musika estilo desberdinen deejay eta produktore bartzelonarrak oso gazte zelarik eta urte luzeetan parte hartu du lehiaketa eta ekitaldi ugaritan, eta bere garaipen-zerrenda eta ezaugarritzen duen berezko estiloa lortu ditu. Herrialdeko 10 Dj onenen artean izendatu zuen Go-mag aldizkariak 2012an eta hainbat artistekin batera aritu da, besteak beste, Foreing Beegars/Dillion Francis/Jazzy jeff/Drop the Line/Flosstradamus/Dj Qbert/D- Styles/Jack Beats artistekin.
Gaur egun, musika estilo anitzeko saioak egiten ditu, eta electro hutsetik glitch-hop/rock edo dubstep abangoardistenera igaro daiteke, ikus-entzuleak aho zabalik uzten dituen Bass Line musika ere lantzen du eta era guztietako peripeziak egiten ditu emanaldietan.
myspace.com/dbeam

Estilo: Elektronikoa
00:00: RUEDE HAGELSTEIN (Watergate, Upon.You, Souvenir, Berlin)
Ruede Hagelstein gaur egungo Berlingo azpikultura undergroundaren liderretako bat da. Musikari eta Dj autodidakta da, Watergaten bizi da eta “Restrealitaet” forum antikomertzialaren sortzailea da. Sven Väth edo Michael Mayer haren jarraitzaileak dira, besteak beste, eta elektrodiskoaren eta tech-housearen nahaste ameslariari esker, chart guztiak eta publikoaren feedback onena bereganatu ditu, Output edo Kitsune zigiluekin, eta, egun, Upon You Records zigiluarekin.
soundcloud.com/ruede
facebook.com/RuedeHagelstein

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Marina Brovko
  • Arrate Aldekoa Aldama
  • Paula Fernández Rebollo
  • Jennifer Llano Santamaría
  • Ruben Martinez Castro
  • Mario Puente Pomposo
  • Asís Urcelay Martín
  • Juan Manuel Medina Vigara
  • Iker Lizarriturri
  • Narbey Valerie
  • Marion Lacaussade
  • Richard Gavilanes Franco
  • Raquel C. López San José
  • Estrella Mª Gomez Ramirez
  • Leire Cobo Gastiasoro
  • Asier Ibarrondo
  • Ianire Yuguero
  • Naroa Mingo Bilbao
  • Susana Carazo
  • Ricardo Vázquez Rodríguez

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×