Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Proiektua "Guggenheim Bilbao Horma" lehiaketaren laugarrena

Urriaren 16tik azaroaren 11ra izango da lan hori Guggenheim Bilbao Museoko 103B aretoan. “Guggenheim Bilbao Horma” lehiaketan aukeratutako laugarrena da. Ekimen aitzindari horrek helburu du EAEko artista gazteak Museoaren 15. Urteurrenera batzea, eta BBKren babesa du.

II. kapitulua; Distopia (Chapter II; Dystopia) Alain Urrutia (Bilbo, 1981) artistaren lana da. Marrazki segida batean datza. Ikatz-ziriz egin zituen marrazkiak, paperean, eta artistak bizitako edota haren inguruan ikusitakoa jasotzen dute, baina irudi lausoak dira. Horrenbestez, itxuraz loturarik gabeko “atlas” bat osatzen dute, eta, horrela bisitariak askotariko aldaerak eta uztarketak ikus eta sor ditzake.

Erakusketa-proiektuak ikuslearen behaketa-gaitasuna aztertzen du; izan ere, irudien kokatzeko era berezi horrek —ordenarik gabekoa, nonbait— irakurketa zailtzen du, baina are nahasten du marrazkion tamaina handiak. Eguneroko gertakizunen irudiak dira, eta elkarren artean ez dute loturarik; nolanahi ere, film baten sekuentzia baten moduan antolatu ditu artistak. Hortaz, ikuslearentzat erronka da hiru marrazki horien arteko zerikusia, baita artistaren irudi-lengoaia ere, ulertzea.

Alain Urrutia “Guggenheim Bilbao Horma” lehiaketan aukeratutako bost artistetako bat da. Lehiaketa hori martxoaren 12an saritu zen, eta orotara 75 proposamen aurkeztu ziren. 2012an Museoko 103B aretoko horma batean (20,6 x 5,9 m) honako hauen lanak jarriko dira ikusgai hilabete batez, hurrenez hurren: Eduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena, Alain Urrutia eta Irantzu Sanzo/Cristian Villavicencio. Lehen hiruren lanak dagoeneko ikusgai izan dira, eta Alain Urrutiaren txanda da honakoa: urriaren 16tik azaroaren 11ra egongo da haren lana erakusgai.

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×