Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Jarduerak orokorra

Maiatzak 1–26

Desde el hasta el .

Arte arduara laborategia

Arte Ardura Laborategia Guggenheim Bilbao Museoaren ekimen bat da. Horren bidez, Euskal Herriko hainbat arte arduradun gaztek 103b aretorako berariaz sortutako esku-hartzeak eta proiektuak aurkeztuko dira. 15. Urteurrena dela-eta 2012an hasitako ekimenaren jarraipena da aurtengoa. 2013an hiru arte arduradunek antolatutako hiru proiektu ikusgai jarriko dira. Hartara, arte arduradunen ahotsa eta suspertzen ari diren inguruko arte-praktikak [...]

Ekainak 5, 6 eta 7. 18:30

Desde el hasta el .

Ikus-entzunezkoen zikloa: ART21 ACCESS 100ARTISTS

ART21 ekoiztetxeak 100. dokumentala kaleratu behar duela eta, etxe horren hainbat dokumental aukeratu ditu, eta bi ziklotan erakutsiko. Bietan, Guggenheim Bildumetako artistekin zerikusia duten dokumentalak emango dira. ART21 ekoiztetxe estatubatuarra dugu, PBS kateari lotua; arte garaikideari buruzko hezkuntza-material aparta ekoizten du, eta, aurten, ACCESS 100ARTISTS programa doan eskaintzen du, 100. dokumentalaren nazioarteko ospakizun modura. Lehen [...]

Ekainak 5, osteguna, 12:00 eta 18:00

.

Dantza SOLOAK: ACT Jaialdia

Aurten 10. urteurrena ospatuko duen ACT Arte Eszenikoen Jaialdiaren lehen jardunaldian, aukera izango duzu BAKARKAKO DANTZEZ gozatzeko, PAPen (Performing Arts Programme) esku hartzen duten artista errebelazio gazteen eskutik. • 12:00: Eli Hernández VERTIGO (15 min) eta Adrián García de los Ojos REMEMBER ME (20 min) (Euskadi). • 18:00: Pier F. Scannavino THE OTHER (20 min) eta Enrico [...]

Ekainak 7, 22:00–01:00

.

Art After Dark: Saschienne / Live + The Cherry Boppers DJ Set + Mimoloco

Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun. Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan. Estiloa: Elektronikoa 00:00: SASCHIENNE  / LIVE (KOMPAKT, BERLIN) Saschienne elkartze artistiko baten emaitza dugu, Sascha Funke Alemaniako tekno autore [...]

Doan

Ekainak 11, asteartea, 18:30

.

Barroko neurrigabea: Mahai-ingurua

Barroko neurrigabea erakusketako artistetako batzuk mahai inguru batean esku hartuko dute. Moderatzailea: Bice Curiger, Barroko neurrigabea: Cattelanetik Zurbaránera erakusketaren komisarioa Lekua: Museoko Entzungela

Asteazkenetan. Ekainak 19 eta 26, 18:30

.

.

Hausnarketa partekatuak: Barroko neurrigabea

Barroko neurrigabea erakusketa ezagutu itzazu Museoko profesionalen eskutik, eta beraiekin solasaldian aritu. Arte Ardura Arloko ikuspegia Ekainak 19, asteazkena 18:30 Petra Joos, Museoko Jardueren Zuzendaria Funtsezko kontzeptuak Ekainak 26, asteazkena 18:30 Luz Maguregi, Hezkuntza eta Interpretazio Arloko koordinatzailea Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Urriak 7–11

Desde el hasta el .

ILPVAM - International Leadership Program in Visual Arts Management

International Leadership Program in Visual Arts Management (ILPVAM) programa honako erakunde hauek antolatu dute: Deusto Business School-ek (Deustoko Unibertsitatea), NYU Steinhardt School of Culture, Education and Human Development-ek (New York University, AEB) eta Guggenheim Bilbao Museoak. Arteen administrazioaren praktika globala eraldaketa sakonak bizitzen ari da, izan ere, finantziazio-sistemak, kudeaketa-praktikak eta publikoa aldatu egin dira. Horren [...]

×