Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Patti Smith, Women's Nights / Ez dago sarrerarik

Artista ospetsuak eta etorkizun handikoak elkartuko dira Museoko Atrioan izango den programa intimo eta esklusibo honetan.

Guggenheim Bilbao Museoak, Radiation Tours-ekin lankidetzan, Women’s Nights aurkeztuko du: formatu intimoko kontzertu zikloa, Museoko Atrioan izango dena uztailean eta azaroan, eta musikaren bost dama handi bilduko dituena: Patti Smith, Wanda Jackson, Nneka, Cocorosie eta Julieta Venegas. Ahots horietako batzuek garai bat markatu dute eta mito bihurtu dira, izan ere; beste batzuk, euren ahots kalitateagatik, freskotasunagatik eta bereziak oso izateagatik nabarmendu dira musikaren panoraman, eta dagoeneko esan daiteke handia izango dela haien etorkizuna.

Datorren uztailaren 3an, "Rockabillyaren erregina" "Wanda Jacksonek inauguratuko du zikloa. Uztailaren 5ean, Nneka izango da hurrena, azken urteotan sortutako afro-soul ahots onenetako bat. Uztailaren 20an, Cocorosiek jarraituko dio, Bianca eta Sierra Casady ahizpek osatutako bikotea, hip-hop, elektronika eta musika klasikoaren fusio harrigarri bezain goretsia eskaintzeko. Julieta Venegas konpositore, abeslari, musikari eta produktore mexikarrak, musika latinoaren panoraman ezinbesteko, emango dio bukaera kontzertu zikloari uztailean, 21ean.

Programaren irudi nabari-nabaria azaroaren 13an iritsiko zaigu. Patti Smith da bera, "punkaren emakume aitzindarietan aitzindari". Museoko Atriora ekarriko digu rockaren eta poesiaren arteko bere fusio berezia, hainbat belaunalditako musikazaleen lilurarako.

  • WANDA JACKSON uztailak 3

"Rockabillyaren amarentzat" ez zen batere erraza izan berrogeita hamarreko urteetan, Oklahoman, rock and roll-a joz bidea egitea. Elvis Presleyren babesari eta bere ahots estilo berezi eta txundigarriari esker, hamarkada batzuk geroago, kultuko benetako artista bihurtu da Wanda Jackson. Bere azkeneko diskoak, The Party Ain’t Over, 2011n Jack Whitek (White Stripes) ekoiztuak, goraipamen handiak jaso ditu bai publikoaren bai kritikaren aldetik. Bertan, klasikoen oso bertsio zainduak eta txunditzeko modukoak aurkezten ditu, rockabillyaren dama gaztetua gaur den egunean, ikuskizun handi bat zuzen-zuzenean eskaintzera datorkiguna.

  • NNEKA uztailak 5

Nneka abeslari eta konpositore nigeriarra azken urteotan sortutako afro-soul abeslari onenentzat dute. Ahots miragarria berea, inorentzat eroso ez diren egiez hitz egiten duena, diskurtso ludiko eta baikorraz ordea, Erykah Badu edo Lauryn Hill bezalako diva handien musikaren ildotik. No Longer at Ease bere azken albuma kaleratu zuenetik, Nnekak 150 kontzertu baino gehiago eman ditu mundu osoan zehar, 500.000 pertsonatik gora bildu izan dituztenak. Duela gutxi, The Times egunkariak hauxe zioen berari buruz: "Azken urteotan sortutako soul abeslari onenetakoa" eta honako hau Rolling Stone aldizkariak: "Handia da oso Nneka, eta bizi-bizia bere afro-soula".

  • COCOROSIE uztailak 20

Sierra eta Bianca Casady ahizpek osatutako bikote frantsesa. "Coco" eta "Rosie" deitzen zien haien amak txikitan, eta goitizen horiek hartu zituzten izen artistikotzat, eta hemen izango ditugu, Museoko Atrioan, euren neo-art folk estilo berezia aurkeztera. Cocorosiek osagai hauek hartzen ditu bere musika egiteko: hip-hop, musika elektronikoa eta klasikoa, collage ilun eta organikoa, oso erakargarria. Euren azkeneko albuma, Grey Oceans (2010), kaleratu eta gero -euren soinu akustikoenari heltzen diote berriro bertan- biran ari dira Europa osoan zehar, Roots Rajasthan talde indiarrarekin elkarlanean bai publikoa bai kritika liluratuta uzten ari dena.

  • JULIETA VENEGAS uztailak 21

Hamar milioi disko baino gehiago salduta eta lau Grammy sari irabazita, 2012ko udan Europan egingo duen biran datorkigu abeslari mexikarra Guggenheim Bilbao Museora. Bere ibilbideak itzal handiko musikariak liluratu ditu, Prince bera aipatzearren, Diego Torres, Enrique Bunbury, Lenine eta Marisa Monte tartean direla. Munduan den kantautore latino ospetsuenetakoa da, besteak beste, album hauei esker: Sí (2003), Limón y Sal (2006), MTV Unplugged (2008) eta Otra cosa (2010), aparteko artista baten bizitasun eta sormen izugarria erakusten duten lanak. Bere hainbat abesti, horien artean Andar conmigo, Algo está cambiando, El presente, Lento, Bien o mal, Eres para mí eta Me voy famatu egin dira mundu osoan zehar.

  • PATTI SMITH azaroak 13

Patti Smith hauxe da: punkaren amona, rockaren ama, noise eta grunge belaunaldien amabitxia, artista, poeta, Robert Mapplethorperen laguna, Michael Stipek (REM) miretsia eta hainbat belaunalditako musikazaleek biziki maitatua. Artista agortezin honek Bilbon hasiko du Espainiatik egingo duen bira, duela gutxi kaleratu duen Banga diskoa aurkezteko.Irrikan ditu jarraitzaileak bera bueltan ikusteko. Zain ditu duela hamabi urte Trampin (2004) argitara atera zuenetik. Hamabi abesti berri biltzen dituen diskoa da, hark azaldu bezala, "jendearekin konektatu" nahian beti. Abesti horien artetik diskoaren aurreneko singlea nabarmentzen da, April Fool izenekoa, Television punk taldeko Tom Verlainerekin lankidetzan sortua; baita Amy Winehouseri egindako omenaldia, This is the Girl izenekoa, eta bere lagun Johnny Deppi eskainitako urtebetetzeko kantua, Nine. Bai bere ahotsa bai darion kemena goretsiak dira mundu osoko publiko oso anitzaren aldetik.

 

.

.

.

.

.

PROGRAMA ETA PREZIOAK

Uztailak 3. WANDA JACKSON. 22:00. 25 € Publiko orokorra /20 € Museoaren Lagunak.

Uztailak 5. NNEKA. 22:00. 25 € Publiko orokorra /20 € Museoaren Lagunak.

Uztailak 20. COCOROSIE. 22:00. 25 € Publiko orokorra /20 € Museoaren Lagunak.

Uztailak 21 . JULIETA VENEGAS. 22:00. 25 € Publiko orokorra /20 € Museoaren Lagunak.

Azaroak 13. PATTI SMITH. 22:00. 35 € Publiko orokorra.

Sarrerak eta abonuak hemen salgai: www.ticketmaster.es

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×