Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Jesús de Echebarria. XX. mende hasierako kronika argazki estereoskopikoen bidez

John Benjamin Dancer-ek lehen kamera estereoskopiko binokularra patentatu zuen 1852an. Gailu hori sortzean giza ikusmena imitatzen saiatu zen; horretarako bi objektibo ipini zizkion, begien antzeko distantzian, aukeratutako motiboaren bi argazki aldi berean hartzeko. Bi argazkiak estereoskopio binokular batez ikustean —1838an gailu hori asmatu zuen Charles Wheatstonek—, hiru dimentsioko irudia agertzen da.

Horrelako hainbat kamera-modelo erosi zituen Jesús de Echebarriak (Bilbo, 1882−1962) XX. mendearen hasieran. Londresko, Parisko, Bilboko eta Donostiako bulebarrak, langile eta nekazariak, erlijio-irudiak, aisialdiko argazkiak, paisaiak, biluziak eta erretratuak jaso zituen horien bidez. Nekazaritza-lanak modu bukolikoan islatu zituen, eta industrializazio bidean eta politikaren alorrean garatzen ari zen gizartearen kronika egin zuen. Hartara barneratu zen metropoli modernoan eta bertako ontziolak, mehatzeak, merkatuak eta plazak erretratatu zituen; are giroa jaso zuen. Irudi estereoskopiko horiek landa eta hiri inguruaren uztarketa berezia dira, lehen sektorearen eta Ibaizabal ibaiaren erriberan loratzen ari zen industria indartsuarena.

Askotariko gaiak jorratu zituen, alor publiko zein pribatukoak, bilbotar gailenak eta 2.000 beira-xafla baino gehiago erabili zituen. Areto honetan aukeraketa txikia dago ikusgai. Aditzera ematen du Jesús de Echebarriak garai horretako gizartea era elegante eta harmoniatsuan erretratatu zuela, tartean, aisi modu berriak eta emakumearen leku garrantzitsua ekonomian.

Jesús de Echebarriaren argazkiak orain gutxiko iraganaren “mirarien ganbera” berezia dira, egileak bizitako gertakizunen, garaiaren eta haren unibertso osoaren kronika intimoa eta egiazkoa.

Jesus de Echebarria
Bilbo: Euskalduna ontziola, ahokadura tailerra, 1916ko ekaina
Argazki estereoskopikoa anaglifo bihurtua eta atzetik argitutako poliesterrean inprimatua
Bilduma pribatua

Desde el hasta el .

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×