Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Isabel Muñoz: bidaiak munduan zehar

Isabel Muñoz: bidaiak munduan zehar jardunaldiak askotariko hezkuntza jarduerak egongo dira, argazkigintza ardatz dituztenak. Nazioartean omen handia duen argazkilari espainiarrarekin elkarlanean antolatu dira, eta Museoa zabalik dagoenean, 10:00–20:00, egingo dira. Tartean daude gidaridun bisitaldiak, topaldiak, tailerrak eta photocall berezi bat.

Era berean, Muñozek Europatik, Asiatik eta Amerikatik egindako argazkiak ikusgai izango dira. Haurrak izango dira protagonistak Haurtzaroa. Isabel Muñozen argazkiak proiektuaren erakusketa horretan. 103b aretoan egongo da azaroaren 17tik abenduaren 2ra bitartean ikusgai. Proiektua Unicefekin lankidetzan egin zuen, Haurren Eskubideen Biltzarraren 20. Urteurrena dela eta. Besteak beste, Ugandako, Kolonbiako, Moldaviako, Japoniako, Filipinetako, Nigerreko, Suediako eta Belizeko haurrak erretratatu zituen; umeen ilusioa eta esperantza, mundu anker batean, jaso zituen sentsibilitate eta edertasun handiz. Guztiz hunkigarria da erretratuetan zehar ibiltzea.

EGITARAUA

“Clic Art” tailerra, 2–8 urte
10:00–18:00:
Artearen izkinan argazkilaritzarekin lotutako jarduerak egin ahalko dituzte 2 eta 8 urte bitarteko haurrek, haientzat prestatutako Atrioko txoko horretan. Bitartean, helduek erakusketak ikus ditzakete.
Informazio gehiagorako

“Bestalderako begiradak” tailerra, 8–12 urte (Ez dago sarrerarik)
11:00–12:30 y 16:30–18:00:
Gure mundu txikia” proiektuan esku hartu zuten kazetariek 8 eta 12 urte bitarteko haurrei azalduko diete zer bizi izan zuten Isabel Muñozekin batera, 20 herrialdetara bidaiatzean. Herrialdeak, pertsonak eta askotariko bizimoduak ezagutzearen magia hurbiltzeko modu berezi-berezia.
Informazio gehiagorakohttp://www.guggenheim-bilbao.es/core/wp-admin/post.php?post=21910&action=edit&lang=eu

“15 urte iruditan”, 13–16 urte
10:00–13:00 y 16:00–19:00:
13 eta 16 urte bitarteko gazteei azalduko die Isabel Muñoz argazkilariak ideia baten jaiotzaren eta ametsak, grinak eta ilusioak argazkigintzaren bidez aditzera ematearen ingurukoak.
Informazio gehiagorako

Honela egin da “Gure mundu txikia”
10:00–13:00:
Bideo-emanaldia, “Gure mundu txikia” proiektuan esku hartu zuen lan-taldearen nondik norakoak azaltzen dituena. Zero Espazioa.
Informazio gehiagorako

“Jarri kamera aurrean”
11:30–12:30 y 16:00–17:00:
Argazki-estudio txiki batean, parte-hartzaileek argazki berezi-berezia egin ahalko dute, euren burua definitzeko eta irudiarekin identifikatzeko. Barnea “erretratatzeko” modu bat izango da. Gainera, irudiok sarean argitaratuko dira.
Informazio gehiagorako

“Gure mundu txikia” gidaridun bisitaldia
12:00–13:00:
“Gure mundu txikia” proiektura. Museoko argazkiak ikusiko dituzte.
Informazio gehiagorako

Isabel Muñozekin topaldia
13:00–14:30:
Museoko Atrioan. Argazkilariak proiektu honen inguruko istorio ezezagunak azalduko dizkigu, baita haren ibilbideko esperientziarik zirraragarrienetako bat izatearen zergatia.
Informazio gehiagorako

 

.

x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×