Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
ILPVAM - International Leadership Program in Visual Arts Management

International Leadership Program in Visual Arts Management (ILPVAM) programa honako erakunde hauek antolatu dute: Deusto Business School-ek (Deustoko Unibertsitatea), NYU Steinhardt School of Culture, Education and Human Development-ek (New York University, AEB) eta Guggenheim Bilbao Museoak.

Arteen administrazioaren praktika globala eraldaketa sakonak bizitzen ari da, izan ere, finantziazio-sistemak, kudeaketa-praktikak eta publikoa aldatu egin dira. Horren argitan, ILVPAM programak enpresa teoria nahiz teknikak uztartuko ditu, ikus-arteen kudeaketan nahiz administrazioan dauden azken kontzeptu eta joera globalekin batera. Programaren helburua, hain zuzen, honakoa da: ikus-arteetan esperientzia duten profesionalei hezkuntza programa zehatza eta erakargarria eskaintzea; baita hurbileko arte-arloetako profesionalei ere.

Ikasbide berritzailea duen programa hau bost eguneko moduluez osatuta dago, arlo bakoitzeko adituek emana hiru zonalde geografikotan: Amerikan, Europan eta Ekialde Hurbilean. Modulu trinkoak Bilbon, New Yorken eta Abu Dhabin emango dira, eta tokian tokiko murgiltze-esperientzia bikaina izango dira.

ILVPAMek, alde batetik, merkatuen inguruko irismen globala eta tokiko ezagutza eskainiko ditu; eta, bestetik, goi mailako foroa egingo da, eztabaida, azterketa eta parte-hartzea sustatzeko xedez, beti ere nazioarteko aditu eta profesionalen eskutik. Horrez gain, nazioarteko sareak sortzea bultzatuko du, funtsezkoak baitira parte-hartzaileek ezagutza eskura dezaten. Testuinguru esklusibo horretan, parte-hartzaileek beren ezagutza zein trebetasunak landuko dituzte ikus-arteen erakundeen lidergoari eta kudeaketari begira, gero beren berezko testuingurura eta erakundeetara eramateko gauza izan daitezen.

Ongietorria eman nahi dizugu programa berritzaile eta paregabe honetara.

Informazio gehiagorako

Desde el hasta el .

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×