Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Hurrengo hilabeteetan bidaiatzeko proposamen

Museoaren Lagunentzat Soilik

BARTZELONA HAURREKIN
Urriak 20 eta Azaroak 1–3

Arteak eta kulturak pizten dizuen interesa, txikiei ere helaraztea proposatzen dizuegu. Bartzelonarako bidaia dibertigarri bat antolatu dugu horretarako, guztientzat egokia: haurrak, gurasoak, izeko-osabak, aiton-amonak eta abar. Helduek zein txikiek gozatzeko moduko planak prestatu ditugu: Bartzelona modernista, egungo Bartzelona…. Seme-alaba, iloba zein bilobekin egiteko "iniziazio" bidaia ezin ahantzizkoa.
Hartzaileak: 6 urtetik gorako haurrak (gomendioa).

Deskargatu programa

Museoaren Lagunentzat Soilik

PARÍS: FIAC, ERAKUSKETA HANDIAK ETA BILDUMA PRIBATUAK
Urrriak 23–27

Euskadi Eguna ospatzen dela eta, Parisen zubia igarotzea proposatzen dizugu. Parisko 40. Arte Garaikide Azoka izango da orduan (FIAC), eta azoka zahar horretan, mundu onenetako batean, ezinbestean batzen dira bildumatzaileak eta arte-zaleak. Grand Palais-en gangen azpian, Tuileries lorategietan eta beste toki liluragarrietan ikusgai egongo dira 180 galeria baino gehiagok aurkeztutako mundu osoko artista garaikideen lanak.

Deskargatu programa

Museoko Nazioarteko eta Ohorezko Kideentzat soilik

JERUSALÉN-TEL AVIV: Gaur egunetik begira
2013ko abenduaren 1etik 8ra

Aurtengo azken proposamena; Israelera joango gara, bi hiri zirraragarri ikustera: Tel Aviv eta Jerusalem.

Tel Aviv, “hiri zuria”, zirraragarria da eta UNESCOk Gizadiaren Ondare Kultural izendatu zuen bertako nazioarteko Bauhaus estiloko etxe-multzoagatik; horrez gain, XX. eta XXI. mendeetako Israelen modernotasunaren irudi da. Jerusalem ezaguna da erlijioetan duen esanahiagatik, baina arteari eta kulturari eskainitako gune interesgarriak ere baditu. Konstituzioaren Eguna dela eta, aurtengo bidaia-programari amaiera bikaina emango diogu, urteko azken proposamen honen bidez.

Deskargatu programa

 

 

Desde el hasta el .

El programa puede estar sujeto a cambios

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×