Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Helduei zuzendutako sormen saioak: Lagunak iruten tailerrak

I. kakorratz-lana tailerra, Ernesto Netoren taldearekin. [LAGUNENTZAT SOILIK]

Otsailak 6, osteguna

Zuk zeuk egin! tailerrak antolatzen jarraitzen dugu, kasu honetan, Ernesto Neto artistaren obrari lotuta. Artistak kakorratz-lana baliatuta egindako obraren alderdia ezagutzeko, artistaren zenbait laguntzailek obra horiek nola sortzen dituzten azalduko digute, erakusketaren muntaia baliatuz. Saio honetan Museoaren Lagunek soilik parte har dezakete.

Irakasle lanetan: Ernesto Neto artistaren taldea. Lekua eta ordua: 208. aretoan Ernesto Netoren erakusketa prestatzen den bitartean, 18:00etatik 19:30era. Sarrerak: 40 € eta web orriaren bidez soilik eskuratu daitezke. 10 lagun gutxienez eta 20 lagun gehienez (aurretik kakorratz-lana ezagutzen dutenak).
 
II. kakorratz-lana tailerra

Lehen kakorratz-lana tailerraren izaera soziala zabaldu egingo da kakorratz-lana egiteko tailer gehiagoren bidez. Tailer horietan gure diseinuak sortuko ditugu. Parte har ezazu jende ugari ezagutzea eta diseinu erabilgarri bat etxera eramatea ahalbidetuko dizun jarduera erlaxatu eta koloretsu honetan.

Otsailak 18 eta 20, asteartea eta osteguna (bi saioko tailerra hasiberrientzat)
Martxoak 4, asteartea (saio bakarreko tailerra ezagutza duten hasiberrientzat)
Martxoak 6, osteguna (saio bakarreko tailerra ezagutza duten parte-hartzaileentzat)
Lekua eta ordua:  Zero Espazioa eta aretoak, 18:00etatik 19:45era

Sarrerak:
Saio bakarreko tailerrak: 12 € Lagunek eta 15 € publiko orokorrak.
2 saioko tailerra: 24 € Lagunek eta 30 € publiko orokorrak.

Web orriaren bidez soilik eskura daitezke. Talde bakoitzean 10 lagun gutxienez eta 15 gehienez.

* Irakasle lanetan: Vanessa Egido eta Ana González (Urban Knitting Bilbao taldeko kideak).

 

 

 

.

.

.

.

.

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×