Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Guggenheim Bilbao Horma

Abenduaren 11tik urtarrilaren 6ra izango da lan hori Guggenheim Bilbao Museoko 103B aretoan. “Guggenheim Bilbao Horma” lehiaketan aukeratutako bosgarrena, eta azkena, da. Ekimen aitzindari horrek helburu du EAEko artista gazteak Museoaren 15. Urteurrenera batzea, eta BBKren babesa du.

360º-ko proiektua (Proyecto 360º) lanak amaiera emango dio ekimenari. Egileek Museoaren irudiari begiratu diote eta haren ikonikotasunaren eta ikusgarritasunaren inguruko hausnarketa egin dute. Bideo bat da lana; horretan, erakinaren barrualdeko eta kanpoaldeko irudiak elkarlotutako hainbat paisaiaren irudiekin uztartzen dira.

Irantzu Sanzo (Iruñea, 1985) eta Cristian Villavicencio (Quito, 1984) artistek, beraz, Museoaren begirada bikoitz bat landu dute. Hura garatzeko Museoaren honako ezaugarri hauek aintzat hartu dituzte, betiere horiek grabatzeko orduan sorrarazten dituzten efektuak buruan: eraikinaren itxura, bertako artelanak eta erakusketen nondik norakoak.

Irantzu Sanzo eta Cristian Villavicencio lehiaketan aukeratutako bost artistetako bi dira. Lehiaketa hori martxoaren 12an saritu zen, eta orotara 75 proposamen aurkeztu ziren. 2012an irabazleen lanak ikusgai jarri dira hilabete batez Museoko 103B aretoko horma batean (20,6 x 5,9 m); orain arte lau hauenak: Eduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena eta Alain Urrutia. Irantzu Sanzoren eta Cristian Villavicencioren txanda da honakoa: 2012ko abenduaren 11tik 2013ko urtarrilaren 6ra haien lana erakusgai.

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

Desde el hasta el .

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×