Sukaldaritzaren lengoaia
Ferran Adrià sukaldaria sormen prozesuari buruz mintzatuko da eta Sukaldaritza hizkuntza bezala hitzaldia emango du. Jarraian, Documenting Documenta dokumentala proiektatuko da: El Bulli en Kassel (CANAL PLUS, 2011, 80’, David Pujolek zuzendua, eta Richard Hamilton eta Vicente Todolì aholkulari lanetan). Dokumental honek zehatz-mehatz azaltzen ditu Adriàren eta El Bulli bere jatetxearen esku-hartzearen nondik norakoak Alemaniako Kasseleko Documentan, 2007an. Era berean, erakusten du, gero zeinen hartu-eman interesgarria sortu zen goi sukaldaritzaren eta arte garaikidearen artean. Emanaldiaren ondoren, bertaratutako publikoak solasaldian parte hartu ahal izango du. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Egitaraua:
18:30–18:40: Museoaren aurkezpena
18:40–19:30: Ferran Adriàren hitzaldia: La cocina como lenguaje (Sukaldaritzaren lengoaia)
19:30–20:50: Documenting Documenta. El Bulli en Kassel dokumentalaren emanaldia.
20:50–21:15: Solasaldia publikoarekin.
Azaroak 9, ostirala, 18:30
.
Museoko Entzungela
Doako sarrera, gonbidapenak Museoko leihatiletan eskuragarri.

