Anita Maravillas konpainiak abentura zirraragarri bat aurkeztuko du. Protagonistak Audrey eta Dunkan dira, egurrezko bi txotxongilo, tamaina errealekoak. Ganbara batean daudela, esnatu egingo dira, eta horrekin batera, musika, jokoa, adiskidetasuna eta maitasuna ezagutuko dute. Alabaina, beste protagonista bat, alegia, Blue Bird txoria, haien laguna, desagertu egingo da, eta biek bidaia bati ekingo diote, lagunaren bila. Istorioa nola amaituko den jakin nahi?
Adina: 5–10 urte. Iraupena: 50 min. Ez dago elkarrizketarik
Abenduak 23, igandea, 12:30
.
Museoko Entzungela
Sarrerak: 3 € Lagunak eta 5 € publiko orokorra



