Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Fairmont Live + Shaolin Temple Defenders DJ Set + DJV Sound

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: Elektronikoa
22:00:
DJV SOUND (Fever, Robot Club, Bilbao)
Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindari eta bi hamarkadetan zehar hiribilduaren enbaxadore izan zen Europako klub ospetsuenetan. 90eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu zuen eta 2005etik Fever kluba zuzentzen du. Bere saioetan, paisaia trinkoak eta dinamikoak marrazten ditu, eta baita eszena kezkagarriak, hipnotikoak eta karga emozional handikoak ere.
fever.es 

Estiloa: Soul & Funk
23:00: SHAOLIN TEMPLE DEFENDERS DJ SET (Frantzia)

Shaolin Temple Defenders soul eta funk musikaren inguruan dabilen talde frantziarra da. Hala ere, nabarmentzekoa da bi estiloen arteko ikuspuntu klasikoa gailentzen dela, sarritan “revival deep-funk”-era hurbilduz. Hainbat disko eta single kaleratu dituzte, hala nola, “W.O.M.A.N.”, “International Soul”, “Chapter II: Gettin’ the Spirit” edo “Take It Slow”, eta 2014ko otsailaren 26an kaleratuko dute azken diskoa, “From The Inside” izenekoa, Soulbeats Records zigilupean. Kontzertu honetan Dj Set formatua erabiliko du Brother Lion taldeko buruak; Feverren zuzenean arituko dira.
shaolintempledefenders.net

Estilo: Elektronikoa

00:00: FAIRMONT LIVE 

(My Favorite Robot, Border Community, Traum, Beachcoma, Kanada)

Jake Fairley artista kanadarra etengabe bilakatzen ari den sortzailea da. Aldakorra eta geldiezina da, eta munduko musika elektronikoaren zigilu nagusiekin lan egin du, esaterako, Traum, Kompakt, Border Community edo Beachcoma —azken hau Sid Le Rockekin batera zuzentzen du—. Bere azken diskoa, “Automaton” (My Favorite Robot, 2012) izenekoa, balentria techno ilun eta hipnotikoa da, obra mitiko bilakatzeko mota guztietako eraginak xurgatzen dituen ahotsak gidatutako bidaia. Hardwarea oinarri hartuta, artistaren zuzenekoa denbora errealean egindako sintesi—proposamen fisikoa eta izugarria da, eta egungo ikuskizunen maila gorenera iristea ahalbidetu dio.
jakefairley.com
facebook.com/Fairmont.Jake.Fairley
Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Romain Labat
  • Jenny Marshall
  • Brayan Diego Greiler Vila
  • Nerea Perez Larrambebere
  • Lorena Delgado Sancho
  • Naiara Lázaro
  • Javier Fernández Jara
  • Raúl Armando Resendiz Pozos
  • Sara Sastre Ruiz
  • Jonatan Izarra Dominguez
  • Gorka Rodriguez Gonzalez
  • María MEDIAVILLA
  • Adrian Heidiri
  • Patricia Martin
  • Estibaliz Arroyo Santos
  • Izan Sampedro Ladislao
  • Fabio Salvo
  • Morgan Compagno
  • Markel Flores Reparaz
  • Andrea Basaguren

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×