Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Belén Maya: flamenko emanaldia

Belén Mayak, bi alditan kritika espezializatuaren "Flamenco Hoy" sariaren irabazleak, bide berri bati ekin dio dantza flamenkoaren barruan, sakoneko erroak alde batera utzi gabe, kontzeptua, musikaltasuna, mugimendua eta jantziak ardatz hartuta. Carmen Mora eta Mario Maya bi flamenko artista handien alaba da Belén Maya eta Ballet Nazionalaren Eskolan ikasi zuen Mario Mayaren Konpainian lehen dantzaria izatera iritsi aurretik. 1995ean Carlos Sauraren "Flamenco" filmean parte hartu zuenetik, flamenko-dantzari eta koreografo ospetsuekin lan egiteko gonbitea jaso du, besteak beste, Javier Barónekin, Andrés Marínekin eta Manoleterekin. 1996ean bere konpainia sortu zuen eta konpainia horrekin estreinatu ditu, besteak beste, Dibujos, Souvenir, La Voz de su amo, Bailes alegres para personas tristes, Tr3s eta Habitaciones ikuskizunak. Haatik, ez dio beste artista batzuekin kolaboratzeari utzi —besteren artean, Mayte Martín, Carmen Linares eta Israel Galván—.

"Recital flamenco" izeneko ikuskizuna aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoan. Bere ibilbide profesionalaren pieza onenak jasotzen ditu ikuskizunak, eta José Anilloren kantuak, Rafael Rodríguezen gitarrak eta Laura Gonzálezen txaloak izango ditu lagun.

.

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×