Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Artea eta jazza. Guggenheim Bilbao Gauak

Guggenheim Bilbao Gauak jazz ekimenaren izarrak jardueraren bidez ospatuko du Guggenheim Bilbao Museoak Aste Nagusia

Guggenheim Bilbao Gauak 13 urte daramatza Bilboko Aste Nagusiko jarduera gailenetako bat izaten, bai jazz zaleentzat bai musika horretan murgildu nahi direnentzat. BBK-k babesten du jarduera, eta aurten gaueko 11etatik goizaldeko ordu 2etara egingo da, Museoko Atrioan. Nazioartean izen handia duten jazz musikariez gozatzeaz gain, erakusketak ere ikusi ahal izango dituzte bertaratzen direnek.

Lehen kontzertua abuztuaren 20an (asteartea) izango da: Gorka Benítez, David Xirgú & Ben Monder Trio taldeak joko du. Taldea Gasteizko Jazzaldian jaio zen; batu egin ziren estatuko eta nazioarteko hiru handi: Ben Monder gitarra-jotzaile estatubatuarra, New Yorkeko klubetan omen handikoa; Gorka Benitez, saxofonista tenorea eta txirularia, Espainian eta AEBn luze jardun duena; eta David Xirgú, nazioartean ospen handiena duen Espainiako bateria-jotzailea.

Abuztuaren 21ean (asteazkena) Orrin Evans Trio izango dugu gure artean. AEBko piano-jotzaile Orrin Evans du buru. Askotariko jardunetan ibiltzen da Evans: musikagilea, zuzendaria, irakaslea, ekoizlea eta moldatzailea ere bada. Flip the Script azken lana aurkeztuko du Museoko Atrioan eta laguntzaile izango ditu Luque Curtis (kontrabaxua) eta Byron Landham (bateria).

Abuztuaren 22an (osteguna), Lorenz Kellhuber Trio taldeak joko du. Estetika, bat-batekotasuna eta sormena dituzte bereizgarri kide guztiek. 2011n sortu zen taldea, Lorenz Kellhuber pianista alemaniarraren gidaritzapean. Ordutik bi disko argitaratu dituzte, haien heldutasunaren eta kalitatearen erakusle direnak. Arne Huber izango da baxu-jotzailea eta Gabriel Hahn bateria.

Abuztuaren 23an (ostirala) Jorge Pardok azkena emango dio Guggenheim Bilbao Gauak ekimenari. Saxo- eta txirula-jotzailea da, eta orain gutxi Frantziako Jazz Akademiak Europako Musikari Onenari Saria eman zion. Azken lana, Huellas izenekoa, aurkeztuko du Museoan. Askotariko musikariek esku hartu dute haren grabatzean, bai jazz bai flamenko girokoak. Museoan Josemi Carmonak (gitarra), Pablo Martínek (kontrabaxua) eta José Manuel Ruíz “Bandolero”k (bateria eta perkusioa) lagunduko diote.

"Guggenheim Bilbao Gauak" (23:00–02:00). Egitaraua

Abuztuak 20 (asteartea): Benítez / Xirgu / Monder Trio
Gorka Benítez (saxo eta txirula)
Ben Monder (gitarra)
David Xirgú (bateria)

Abuztuak 21 (asteazkena): Orrin Evans Trio
Orrin Evans (pianoa)
Luques Curtis (kontrabaxua)
Byron Landham (bateria)

Abuztuak 22 (osteguna): Lorenz Kellhuber Trio
Lorenz Kellhuber (pianoa)
Arne Huber on (kontrabaxua)
Gabriel Hahn (bateria)

Abuztuak 23 (ostirala): Jorge Pardo "Huellas"
Jorge Pardo (saxo eta txirula)
Josemi Carmona (gitarra)
Pablo Martín (kontrabaxua)
José Manuel Ruíz "Bandolero" (bateria eta perkusioa)

Sarrerak: 15 € publiko orokorra / 8 € Museoaren Lagunak, Kide Korporatiboak eta egun horretako bisitariak.

Desde el hasta el .

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×