Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Arte arduara laborategia

Arte Ardura Laborategia Guggenheim Bilbao Museoaren ekimen bat da. Horren bidez, Euskal Herriko hainbat arte arduradun gaztek 103b aretorako berariaz sortutako esku-hartzeak eta proiektuak aurkeztuko dira. 15. Urteurrena dela-eta 2012an hasitako ekimenaren jarraipena da aurtengoa. 2013an hiru arte arduradunek antolatutako hiru proiektu ikusgai jarriko dira. Hartara, arte arduradunen ahotsa eta suspertzen ari diren inguruko arte-praktikak agerian jarriko dira.

Izena Gero Arte Ardura Laborategiko lehen proiektua da, eta Iskandar Rementeria (Bilbo, 1979) du komisario. Talde-erakusketa batean datza: Lorea Alfaroren (Lizarra, 1982), David Martínez Suárezen (La Hueria, El Entrego, 1984), Jon Otamendiren (Getxo, 1978) eta Manu Urangaren (Zumaia, 1980) lanak daude ikusgai. Sortzaile guzti horiek belaunaldi batekoak dira: oinordetzan jaso dute, eta hala onartzen dute, Euskal Herriko arte-testuinguruan artista batetik bestera hamarkadaz hamarkada igarotako arte-jakintza bat. Arte-jakintza horren helburua da gure burua “eraikitzea”, hots, jaiotzetik egokitzen zaigun betebeharra betetzea. Sorkuntzaren xedea “artearen bizitasun eraldatzailea” dela uste dute artista hauek. Horrenbestez, artearekiko konpromisotik abiatuta, gizarte-eginkizunak betetzen dituzte. Horretarako abiapuntu hartzen dute arteak sortzailea bera eraldatzen duela, lan nahiz garaiarekiko arduratsuan den sortzailea.

Ele lanean Lorea Alfarok aretoan dagoeneko zeuden osagaiak erabili ditu, eta horietara egokitu da: hartara, pintura-gainaldearen nozioa kokatu eta zabaldu du, eta formaren, testualaren eta plastikotasunaren arteko loturak eta mugak landu ditu. David Martínez Suárez-en Hartuarnasasakon (Respirahondo) lana argazkigintzaren eta eskulturaren arteko hartu-emana da: babesgabetasun une bat jasotzen du, gorputz enbor baten bidez, zeina materialtasun eskultorikoz goratzen den. Jon Otamendiren Gutxiengoari, beti (A la minoría, siempre) espazioaren berrantolaketa batean datza, eta ahalik eta baliabide material urrienak erabiliz egindakoa da; berrantolaketak gizakiaren eta inguruko espazioaren arteko proportzioa eraldatzen du, baita beste era batean taxutu ere. Manu Urangaren hiru bideoak haren ibilbidean erabakigarriak dira: Plena Dena, azaroaren 6a, Puerto Rico 2012 (Plena Dena, 6 de noviembre, Puerto Rico 2012), Planta Sabaia eta Pareta; bideo horiek eta erakusketako beste artelanek elkarri eragiten diete, eta irakurketa berriak sortzen dira.

Desde el hasta el .

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×