Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Arte arduara laborategia

Arte Ardura Laborategia Guggenheim Bilbao Museoaren ekimen bat da. Horrez bidez, Euskal Herriko hainbat artista eta arte arduradun gaztek 103b aretorako berariaz sortutako esku-hartzeak eta proiektuak aurkeztuko dira. 15. Urteurrena dela-eta 2012an hasitako ekimenaren jarraipena da aurtengoa. 2013an hiru arte arduradunek antolatutako hiru proiektu ikusgai jarriko dira. Hartara, gaur egun gure inguruan gain hartzen duten arte-praktikak agerian jarriko dira.

Geratu dadila mundua, ni jaitsi egingo naiz-eta: ezeztatu garai bat, hasi beste bat ekimen honetan hautatutako hirugarren proiektua da. Taldeko erakusketa bat da da, eta Ines Bermejok (Getxo, 1986) eta Anarel la Martínezek (Valentzia, 1984) ditu komisario. Honako artista hauek esku hartzen dute bertan: Elisa Arteta (Iruñea, 1980), Pau Figueres (Benidorm, 1976), Miriam Isasi (Gasteiz, 1981), Ibai León (Bermeo, 1980), Mawatres [Juan Pablo Orduñez] (Madril, 1986), Ainhoa Ortells (Getxo, 1985) eta Diego Vivanco (Bilbo, 1988). Artistak hauek metaforak egiten dituzte, horien bidez krisialdiak erangindako tristura, atsekabea, amorrua eta frustrazioa aditzera emateko eta haren kontra egiteko. Belaunaldi aktiboa dela agerian uzten du proiektuak: euren burua berretsi nahi dute indarrez eta ahots horren bidez arazoei aurre egin eta egoera zailei irtenbide eman.

 

Desde el hasta el .

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×