Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Arte arduara laborategia

Arte Ardura Laborategia Guggenheim Bilbao Museoaren ekimen bat da. Horrez bidez, Euskal Herriko hainbat artista eta arte arduradun gaztek 103b aretorako berariaz sortutako esku-hartzeak eta proiektuak aurkeztuko dira. 15. Urteurrena dela-eta 2012an hasitako ekimenaren jarraipena da aurtengoa. 2013an hiru arte arduradunek antolatutako hiru proiektu ikusgai jarriko dira. Hartara, gaur egun gure inguruan gain hartzen duten arte-praktikak agerian jarriko dira.

Zerumuga ekimen honen bigarren proiektua da. Alexandra Baurès (Tonneins, Frantzia, 1971) komisario duen taldeko erakusketa batean datza: Carla Andrade (Vigo, 1983), Bego Antón (Bilbo, 1983), Antonio Barea (Jaén, 1985), Amaia Gracia Azqueta (Iruñea, 1985), Sandra Montero (Zaragoza, 1983), Eriz Moreno (Bilbo, 1982) eta Mikel Uribetxeberria (Urrestilla, Azpeitia, 1975) artisten lanak ikusgai daude. Baurèsek zeruertza aukeratu du proiekturen oinarri gisa; zeruertza ikusizko marra da harentzat, bai eta gizakiaren eta naturaren arteko harremanaren ardatz, ekologia gaien inguruko ardura handia den garaian. Era berean, Guggenheim Bilbao Bildumako Gerhard Richter-en Itsas paisaia (Seestück, 1998) lana ipini du artista gazte horien lanen aurrean; izan ere, artistok mendi-itsasoz inguratutako eskualdean lan egiten dute, eta, ondorioz, hemengo zein beste lurralde batzuetako paisaiak islatzen dituzte haien lanetan.

Desde el hasta el .

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×