Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Art After Dark: Robag Wruhme + Lower DJ + Lourdes Madow

Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

00:00: musika elektronikoa
ROBAG WRUHME (Musik Krause / Kompakt / Pampa Rec)
Gabor Schablitzki-ren ibilbide musikala Wighnomy Brothers proiektuarekin hertsiki lotua joan da, joan den hamarkadaren hasieratik Sören Bodner-ekin batera hura abiarazi zuenetik. Harik eta bakoitzak bere bidea hartzea erabaki zuten arte. Orduan, Gabor bakarkako bere lanean murgildu zen buru-belarri, Robag Wruhme-n, hain zuzen.
Bere estiloa minimal teknoaren eta microhouse-ren artean kokatu da beti. Artista honek sekulako ibilbidea du, eta trabeskako musikan nortasun paregabea erakutsi du beti, bai ekoizpen mailan bai DJ gisa aritu denean.
musikkrause.de
kompakt.fm
pamparecords.com

23:00: Indie, Rock, Pop-a
LOWER DJ (LOW COST FESTIVAL, ALACANT)

LowerDJ Angelidiota DJren alter ego jaialdizalea da. Low Cost Festivaleko ikurra da, eta jaialdi horren bost edizioetan bere eklektizismo musikala agerian utzi du; musika-saio sorta batez egin du hori, konplexurik gabe, eta bateko urrea ateratzera jokatuz. Izan ere, estatu eta nazioarte mailako indie-aren onena ukitu elektroniko batzuekin nahasten ditu. Indie batailaren garretan zaildua, haren saioak toki mitikoetan entzun dira, esaterako, hauetan: Razzmatazz, MRKT 21, Ochoymedio, Stereo, El Tornillo eta Murray (Valentzia), Fever (Bilbo) eta beste leku askotan.
Oraingoan, LowerDJ modura, koktel-ontzi harrigarria dakarkigu: indie, rock eta poparen onena oinarri elektronikoekin uztartuta, baita nahasketa dantzagarri eta pista-puskatzaileekin ere.
lowcostfestival.es
salastereo.com

22:00: Tekno diskoa eta helduentzako popa
LOURDES MADOW (FEVER, BILBO)

Lourdes Madowek bi lan uztartzen ditu; batetik, DJ egoiliarra da Fever klubean; eta, bestetik, Charada denda zuzentzen du. Arrebato mitikoan aritu izan da, baita Razzmatazz (Bartzelona), Elástico eta Ochoymedio (Madril) klubetan ere. Haren saioak agertoki desberdinetan entzun dira, hala nola Guggenheim Bilbao Museoaren hamargarren urteurrenean, Bilboloop jaialdian, Getxophoton eta Würth La Rioja Museoan. Inolako ardurarik gabe nahasten ditu adult pop-a, nu disco-a eta azken belaunaldiko rocka mota guztietako erreferentzia musikalekin; eta dena etengabeko festa bihurtzen du, publiko orotarako modukoa.
fever.es
facebook.com/lourdesmadow

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Sinead Brady
  • Francesco Pagano
  • Juncal Carasa Saenz de Villaverde
  • José Llopis Vallejo
  • Sonia Martínez Aldaz
  • Juan Ramón Diego Cagigas
  • Mercedes Segura Rodenas
  • Hilda Beatriz Márquez Heredia
  • Alejandro González Rodríguez
  • David Meizoso
  • Jesús Cea García
  • Eider Fernández Bringas
  • Imanol Retolaza Gomez
  • Lorena Alameda Morata
  • Victoria Sánchez D'Onofrio
  • Nora Elorduy Ajuriagogeascoa
  • Olga
  • Corrado Busetto
  • Raquel Sanz Garcia
  • Alfredo Hernanz Martín

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×