Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Art After Dark: Rework Live + Joaquín Reyes DJ + Javi Auto

Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: musika elektronikoa
22:00 h: JAVI AUTO (ROBOT CLUB, FEVER / BILBAO)

Baikortasunez eta motibazioz beteta datorkigu Javi Franco, Madeira irla oparoko Club Tenderren iragan 6an eskainitako azken saioak kritikaren zein publikoaren aldetik izandako arrakastaren ostean. Inor baino Dj finagoa da nahasketak egiteko orduan, eta Guggenheim Bilbao Museoko Art After Dark saioetan parte hartuz, Javi Autok bere alderdirik fin eta dotoreena erakusten digu. Saio honetan, bere diskografia oparo eta askotarikotik hautatutako hainbat soinu bikain eskainiko dizkigu, eta, horretarako, musika estilo desberdinak baliatuko ditu. Hala nola: azken belaunaldiko ambient, tekno eta elektro estiloak, eskola zaharreko kutsuekin.
fever.es

Estiloa: musika eklektikoa
23:00 h: JOAQUÍN REYES DJ (INDIYEIS / MADRIL)

Joaquín berezia da, eta ez umore ironikoa eta isekaria duelako soilik, baita buru-belarri murgiltzen delako bere erronka guztietan, telebista dela (La Hora Chanante, Muchachada Nui, Museo Coconut), zinema dela (Spanish Movie, Promoción Fantasma), ilustrazioa dela (Ellos Mismos, Cinemanía) edo gazteei sekulako abestiak jartzen. Urteak daramatza DJ gisa areto ugari girotzen, besteak beste, Low Club edo Festival Zumo, eta ohikoak izaten dira Malasañako Ochoymedio eta Tupperware klubetara egiten dituen bisitak.
Garai bateko sekulako kantuek eta puntako kantu modernoak osatzen dituzte bere saio eklektikoak: Michael Jackson, Cypress Hill, Rafaela Carrá, Astrud, MIA, Chimo Bayo, Roberto Carlos, E.L.O., edo Rihanna, biniloan, CDan edo beste edozeinetan. Txukuna da bere saioetan eta erabat lotzen zaio publikoari. Zer gehiago eska diezaiokegu? Harekin argazki bat? Hori ere bai, baina errespetuz.
INdiyeis.com

Estiloa: musika elektronikoa
00:00 h: REWORK LIVE (CORRESPONDANT, ALEMANIA)
Daniel Vargak eta Michael Kueglerrek Rework taldea sortu zuten 2000an eta ohore handiko Frankfurt Playhouse zigiluarekin kaleratu zuten Anyway I Know You lehen EPa. 2005ean, Frantziako Les Quitriche taldeko liderra sartu zen taldean, bere “cabaret house independiente”-aren soinuaren nortasuna osatze aldera. Sekula baino ilunago, 2 disko kaleratu dituzte eta makina bat maxi ere. Remixak trukatu dituzte Alter Ego, Magda, Chloe eta Trentemøllerrekin, eta Visionquest, Items & Things, Playhouse, Meant eta Correspondant zigiluekin argitaratu dute. Egitura minimal izoztuak, zuzenekoetan eraginkortasun handiko r’n’r jarrerarekin eta funk kutsuarekin.
voodoobookings.com

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Ainara Herce Garbati
  • Abel Valverde Paniagua
  • Paloma Ruiz Pinto
  • Charlotte Gassie
  • Xandra Saenz de Tejada Fernandez
  • Marisa Moreno del Olmo
  • Zina Gkagianni
  • Pablo Gonzalez Berganza
  • Anthony Rey
  • Alice Catani
  • Nerea Lozano Jimenez
  • Nancy Miceli
  • Jon Ander Manso
  • Arantzazu Olazabal Albizuri
  • Melina Bassano
  • Christophe Etchebar
  • Nerea Pajares
  • Edurne Dendariarena
  • Isabeau Launay
  • Garbiñe Bilbao Mendieta

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×