Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Art After Dark: Ojospintados + Jahtari + Carl Craig

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: Brillo-Pop-a
22:00: OJOSPINTADOS (FEVER / BILBO)
Ojospintados taldeak antigoaleko eta gaur egungo harribitxi musikalen bilaketan dihardu, eta bata bestearen atzetik jartzen ditu entzungai, ongi zizelatuak eta leunduak. Urteak daramatza, ostegunero, Badulaken, Bilboko gauak girotzen, eta Pink FEVERen dj-a izan da klubaren hastapenetik. Titanioari distira atera eta Museoaren Atrioa klub bilakatzeko asmoz iritsiko da Guggenheimera, eta saio dotore eta ganberroa eskainiko du, inolako itxikeriarik gabe, pop alternatibo eta dantzagarriena askotariko musika doinuekin nahastuz.
fever.es

Estiloa: 8-bit Dub
23:00: JAHTARI / DISRUPT "LIVE" (JAHTARI, LEIPZIG)
Disrupt taldea da Jahtari zigiluaren talde nagusia. Milurteko berriko reggae digitala maite dutenentzat ezinbesteko erreferentzia da, eta 8-bit erritmo astunak barreiatu ditu planeta osoan zehar egindako ibilbidean. Ordenagailu eramangarri soil batekin hasi zen lanean eta, egun, bere aparatu propioak sortzen ditu, sarritan makina zaharrak erabilita. Kaleratutako azken diskoa Nintendo Gameboy bat erabiliz sortu du.
www.jahtari.org

Estiloa: Elektronikoa
24:00: CARL CRAIG (PLANET-E / DETROIT)
Carl Craig benetako ameslaria da, artista birtuosoa, musika elektronikoaren ikonoa, Grammy sarietarako izendatutako musikagilea, Rolling Stone aldizkari amerikarraren arabera munduan ospe handiena duen DJ-a eta Detroit jaioterriko enbaxadorea. 25 urteko ibilbidean barrena, genero desberdinetan egin ditu saiakerak, hala nola, techno, musika klasiko, jazz eta pop musikan. Planet-E zigilu ezagunaren sortzailea da.
carlcraig.net


Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Eva González Bazo
  • Lonela Damian
  • Laura Genaro Mendiguren
  • Miguel Santana
  • Jon Aramburu
  • Sara Hidalgo Jiménez
  • Andrea Huerta Castañeda
  • Elene San Salvador del Valle Arana
  • Eraitz Loiti López
  • Gorka Picatoste Castro
  • Aintzane Martínez De La Luna Fernández
  • Patricia Draghici
  • Maider Borde Romero
  • Iñaki García García
  • David Carballo de la Calle
  • Alberto Montes Martínez
  • Bakarne Gutiérrez Iturrioz
  • Marta Calvo Chueca
  • Sergio Garica Bayon
  • Néstor Lázaro Gutiérrez

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×