Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.
Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.
00:00: Elektronikoa
NINA KRAVIZ (REKIDS/ MOSCOW)
Siberiar jatorriko ekoizle, DJ eta kantari honek Propaganda klubeko egoiliar modura eman zuen bere burua ezagutzera, alegia, Moskuko klub ospetsuenean. Azken urteotan zehar, eszena elektronikoaren bazterrak nahastu ditu, bai soinua oso modu berezian erabiltzeagatik, bai bere estetika- eta erritmo-zentzuagatik. Izen bereko bere lehen albumean —Rekidsek berriki kaleratua—, konposatzeko gaitasun harrigarriak erakusten ditu, downtempotik tech-housera.
23:00: Rock’n Roll
ESPANTO DJS (AUSTROHUNGARO. LOGROÑO)
Eszena eta modetatik at sortutako eta konposatutako bere kantei esker, Espanto duoak 2005etik darama jendea txunditzen.
Rock ‘n’ Roll bere azken diskoak mundu guztia harrituta utzi du, eta denen ahotan jarri. Saio honetan lehengo eta oraingo rock ‘n’ rolla jarriko dute. Fangotik hasi eta generoaren aldaretaraino joango dira.
austrohungaro.com
facebook.com
22:00: Reggae Roots Dub
WATTS ATTACK SOUND SYSTEM
Roots reggae delakoa ikurtzat hartuta, Watts Attack Sound System 2006an sortu zen. Beraiek propio egindako soinu-tresneria alboan dutela, Iration Steppas edo Roots Garden bezalako sounds garrantzitsuekin partekatu dute kontrol-dorrea. Bere onetik ateratako baxu lineak, gitarra zorrotz-zorrotzak edo berriz elikatutako delays delakoak; horiek dira durundi egiten jarriko zaituzten osagaietako batzuk, heavyweight sound estilo peto-petoan.
facebook.com/watts.attack
Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:
- Gorka Telleria del Moral
- Fabián Di Luciano
- José Luis Gracia
- Janire Betanzos Monasterio
- Blanca Garcia Ruiz de Loizaga
- Gorane Arana Bengoa
- Lorena Prieto Garcia
- Aitor Berraondo Revilla
- Patricia Soga Zarraga
- Xandra Saenz de Tejada Fernandez
- Irati Karrera Arruti
- Maria de Laca Gutierrez
- Urko Labandibar Garcia
- Isabel Diez Martinez
- Lorena Puentes Miguel
- Emily Grace Buxton
- Irene de Ibarguen de Bustamante
- David Martin B.
- Raquel Feijoo
- Lara Saiz Alvarez
Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.
Otsailak 15, 22:00–01:00
.
Museoko Atrioan
Sarrerak: 12 €/ 8 € Museoaren Lagunak
Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.
Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.



