Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Art After Dark: Mimoloco + Spastik + Metope

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz baimusikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.


ART AFTER DARK / OSTIRALA, EKAINAK 13, 2014

Estiloa: Cool Electronics
22:00: MIMOLOCO (FEVER, BILBO)
Gutxi dira bera bezain polifazetikoak; dj Mimoloco saiatu egiten da bere parte-hartzeak aprobetxatzen Guggenheim Bilbao Museoko Art After Dark saioetan, bere alderdi sofistikatuena eta esperimentalena erakusteko, pinakotekako Atrioaren kokapen bereziarekin bat etorrita. Horretarako, estilo musikal desberdinetara jotzen du, besteak beste, downtempo, glitch hop edo chill trap estiloetara.
www.fever.es
soundcloud.com/mimoloco


Estiloa:
Elektronikoa
23:00: SPASTIK (RADIO SCORPIO, LEUVEN, BELGIKA)
Jurgen Deberghek hamabost urte daramatza Scorpio taldearekin elkarlanean. Dj Spastik gisa dabilenean, berriz, gizaki moduan duen garapenaren funtsezko elementutzat jotzen du musika. Leuvenen (Belgika) kultur dinamizatzailea zela, Der Machine saioak landu eta sustatu zituen eta, besteak beste, Jennifer Cardini eta Chloé artista handiekin batera aritu zen. Musika alternatiboa nagusi duen Radio Scorpioren zuzendarietako bat da eta Belgikako klub ezagunenetan aurkeztu du house, minimal eta electro musika sorta, gitarraren riffekin eta melodia psikodelikoekin nahastuta, irudimenez eta alaitasunez betetako zigilu pertsonala utziz.
www.spastik.be
soundcloud.com/gary-spastik


Estiloa: Electronikoa
24:00: METOPE (AREAL, IRR, BEACHCOMA, BERLIN)
Metopek ia hogei urte daramatza musika elektronikoa ekoizten eta 2001ean Areal Records zigilua sortu zuen. Hasieratik, mundu osoko klub eta jaialdietatik jasotzen zituen eskariak, eta 2005ean, lehen diskoa, Kobol izenekoa, kaleratu zuen. Techno ilun eta biziko lan honek kritikarien eta publikoaren laudorioak jaso zituen, eta iturri ez-organikoetatik abiatuta, bitak murrizteko prozesuak erabiltzen zituen emozioak kutsatzeko. 2008an, IRR sortu zuen Ada eta Basteroidekin, eta, 2009an, Beachcoma Recordings, Pan/Tone eta Fairmontekin elkarlanean. Black Beauty azken diskoa kaleratu zuenetik, Depeche Mode, Pascal FEOS, Ada edo Sid Le Rock taldeen kantuen remixak egin ditu.
www.areal-records.com
soundcloud.com/metope

 
Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Raquel Garcia Delgado
  • Maricruz Colmenero Herrera
  • Idoia Ocerin Urbina
  • María Armesto Zubero
  • Paula Armesto Zubero
  • Monica Agustín Pérez
  • Cristina Vega de Dios
  • José Luis Pérez Sarmiento
  • Elisabeth Van Heiningen
  • Iker Osa
  • Ander Perez Sollano
  • Francesco Pagano
  • Nicolás Navascuez Nates
  • Marianela Gonzalez
  • Diego Ortega Olea
  • Maite Isasi Olazabal
  • Mónica Martín Pérez
  • Sara Valdelvira Ortigosa
  • Anna Jasiolek
  • Egoitz Larrinaga Zuazubiskar

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×