Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Art After Dark: Lourdes Madow + Belako Dj Set + Kölsch

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz baimusikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

ART AFTER DARK / 2014KO MAIATZAK 9, OSTIRALA,


Estiloa: 
Adult Pop
22:00: LOURDES MADOW (FEVER / BILBO)
Fever klubean DJ lanetan aritzeaz batera, Lourdes Madow Charada saltokiaren zuzendaria da. Agertoki eta ekitaldi anitzetan eskaini ditu emanaldiak, besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoan bertan (otsailaren 28an Frank Gehryren omenez egindako Urteko Afarian), luxuzko saltokien inaugurazioetan (Boffi), Emakume Enpresarien Iberoamerikako XIX. Kongresuan, Charles Tanquerayren 200. urteurrenean Madrilen, Bilboloop jaialdian, Getxophoto lehiaketan edo Errioxako Würth Museoan.

Saio horietan adult pop, nu disco eta azken belaunaldiko rock musika eta askotariko erreferentzia musikalak nahasten ditu inolako aurreiritzirik gabe. Emanaldi bakoitza, hortaz, publiko orori egokitzen zaion festa etengabea bilakatzen du.
www.fever.es

 Estiloa: Elektronikoa
23:00: BELAKO DJ SET
18 hilabetetan, BELAKOk Radio 3 eta Gaztea irratietako lehiaketak irabazi ditu. Sekulako ikusmina eragin dute taldeko lau gazteek, izan ere, Crystal Fighters edo Shout Out Louds taldeek beren biretan parte hartzera deitu dituzte, Donostiako Jazzaldiak Elvis Costellorekin batera gau handia inauguratzeko hautatu ditu, diskoetxeak eta agentziak haien atzetik dabiltza eta publikoak eta prentsa espezializatuak aho batez goraipatu ditu. Beren merituengatik, beraz, 2013ko errebelazioa izan dira indie agertokian. Jaialdiz gainezka ibiliko dira urte osoan, estatuko garrantzitsuenak barne (S.O.S. Murcia, Primavera Sound, BBK Live, Low Cost Festival). Bigarren diskoa prestatzen ari diren bitartean, taldeko bi kide, Josu eta Lander, Guggenheim Bilbao Museoaren Atrioan izango dira, DJ set formatuan.
www.belakomusic.bandcamp.com

Estiloa: Elektronikoa
24:00: KøLSCH (KOMPAKT / DANIMARKA)
Rune Reilly Kølsch-ek, mila aurpegi eta mila izen dituen artista daniarrak, dantzatzeko musikaren arloan salmenta errekor guztiak gainditu ditu mundu osoan. Berak sortua da “Calabria” kantua eta Shakiraren ekoizle gogokoena da; hala ere, ez da sekula underground munduko jatorrietatik urrun ibili. Tattoo Records sortu zuen eta Sven Väth, Richie Hawtin, Magda, Tiefschwarz eta Ricardo Villalobosen zati ausartenak argitaratu zituen. Bere abizena Koloniako Kompakt zigiluarekin grabatzeko erabiltzen du soilik, eta zigilu horrekin grabatu du bere errepertorioaren alderdi dotore eta bereziena. Agertokiko sari guztiak bereganatu ditu eta AEBko Billboard 1. postua eskuratu du, baina publikoa txunditzeko ahaleginetan jarraitzen du.
soundcloud.com/kolsch

 

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Asier Bua Alonso
  • Ana Gallardo
  • Jose Alberto Carrillo Palacios
  • Christian Gutiérrez Rodríguez
  • Jokin Yllera Retegui
  • Romain Florens
  • Denis Cullus
  • Toni Carmona León
  • Tamara Kueder Pajares
  • Ainhoa Juan Goikoetxea
  • Alexis Acedo Albea
  • Emmanuel Gizard
  • Tiago Machado
  • Maider Sierra Marin
  • Diana Gómez Calvo
  • Mónica Agustín Pérez
  • Katy Santos García
  • Xabier Laibarra Zabalaurtena
  • Miren Pérez Gato
  • David Teixeira-Lynch

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×