Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Art After Dark: Kasper Bjørke + El Txef A + Adrian

Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: musika elektronikoa
00:00:
KASPER BJØRKE (HFN MUSIC, DANIMARKA)
Kasper Bjørke
DJ eta ekoizlea pertsona ospetsuenetakoa dugu Danimarkako musika independentearen industrian. Filur disco house bikotea sortu zuen WhoMadeWho-ko Tomas Barfod-ekin batera, eta sortzaile eklektikoa nahiz aldakorra da.
Bakarka egin dituen hiru albumak txalotuak izan dira. Besteak beste, Mirau eta Compost Black diskoetxe entzutetsuetan lanak plazaratu ditu, eta itzal handiko artisten lanak nahastu ditu, Trentemøller edo Moby-renak, adibidez. DJ modura, sarri aritzen da Montreaux-eko Jazz jaialdian, Fabric Londonen edo Pariseko Social Cluben.
kasperbjorke.com
facebook.com/kasperbjorke

Estiloa: musika elektronikoa
23:00: EL TXEF A (FIAKUN, GERNIKA)

Aitor Etxebarria, Gernikan jaio eta Bilbon bizi den musikari gaztea, kantitatea baino kalitatea nahiago duten artista horietako bat dugu.
27 urte dituela, Permanent Vacation, Suol, Hypercolour eta beste diskoetxe handirentzat grabatu du; baita Fiakun bere diskoetxearentzat ere.
Joan den 2012an, kaleratu zuen Slow Dancing in a Burning Room bere lehen lan luzea. Horri esker, Sónar bezalako jaialdietan parte hartu du eta hainbat hiritan jo du, hala nola: Berlin, Rio de Janeiro, Londres, New York, Chicago, Mosku, Viena eta Mexico DF. Gaur egun, ekoizle gazte hau bere bigarren disko luzea grabatzen murgilduta dabil, eta urte amaieran kaleratuko du.
facebook.com/fiakun.house.label
soundcloud.com/fiakun

Estiloa: Soul, jazz
22:00: ADRIAN (FEVER, BILBO)

Adrian hamar urtetik gora darama “mezua zabaltzen”. Hasiera-hasieran, Comic’s tabernan, lurpeko zuloan. Bertan, belztasuna ezagutarazi zion bilbotarren belaunaldi bati. Gero, Bullitt Groove Club-en, bere klubean, egiteko musikala zuen tokian. Gaur egun, diskoak jartzen eta sustatzaile lanetan dihardu FEVER-en, alegia, erabilera anitzeko klub garrantzitsuenean Espainiako iparraldean.
Kabinan honako hauekin batera aritu da: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Krarekin.
fever.es

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Joaquín Fernández Barrachina
  • Raquel Lopez Lolo
  • Ana
  • Jon Urbieta Lizaso
  • Ane Mendizabal Etxabe
  • Javier Fernandez Zubiaurre
  • Xabier Laibarra Zabalaurtena
  • Thomas Nienhaus
  • Agirtze Dominguez Suarez
  • Maria Elorriaga Garate
  • Maria Part Ferrer
  • Borja Ayarzagüena Jauregui
  • Eva Parrilla
  • Juan Bautista Díaz Suárez
  • Jean- marc
  • Ainhoa Hernanz Calzada
  • Nuria Mielgo Garcia
  • Maribel Angulo
  • María Eulalia Blanco Ochoa

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×