Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Art After Dark: Jennifer Cardini + Stefan Storm + Mr Chase

Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

00:00: Elektronikoa
JENNIFER CARDINI (Correspondant, Frantzia)

DJ lana ohiko lan bihurtu zen 1994an, eta Detroit, Chicago eta Koloniatik zetozen soinuen eraginpean, berezko estiloa sortzeari ekin zion.
Jenniferren saioek maiz girotzen zuten clubbers-en gaua oso hiri desberdinetan, hala nola, Londres (Fabric), Bartzelona (Nitsa), Berlin (Panorama Bar), beste askoren artean.
Bere saioek dantza egitera gonbidatzen dute, beti “groovy, deep & dark” den estiloari esker, baina, batez ere, berak dioen bezala, saioak beti “sexy, oso sexyak” direlako.
Jennifer Cardini

facebook.com/JenniferCardini
Sound Cloud

23:00: Elektro Pop
STEFAN STORM (The Sound of Arrows,
Stockholm)
Stefan Storm da, Oskar Gullstrandekin batera, The Sounds of Arrows suediar taldeko kidea. Bi kanten bidez (pop estilokoak, peto-petoak) bakarrik, alegia, “Danger!” eta “Into the Clouds”, lortu zuten melodia gozoenak maite dituzten zaleen ikusmiran jartzea. Handik gutxira, Voyage disko zoragarria plazaratu zuten, eta, bitartean, artista handien lanak nahasi dituzte, adibidez, Lady Gagarenak edo Alphabeatenak. Bere saioetan, Stefanek pop, disko edo elektro kutsua duen edozein gauza nahasten du. Aurreiritzirik gabe.
thesoundofarrows

22:00: Cosmic Pop
MR CHASE (Fever, Bilbo)

Musikari eta DJ bilbotarrari bost axola zaizkio modak eta joerak. 12 urteko ibilbide distiratsu baten ondoren, nerabeentzako pop formula korala dakarkigu bizitza ospa dezagun, eta sinetsita dago binilozko diskoa dela alternatiba bakarra zuzeneko musikaren aurrean. 
fever

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Ferran Gimenez Azagra
  • Iker Manzanos Miguelez
  • Patricia Welsh Tapia
  • Maialen Jaca Artieda
  • Endika Ampudia Gamero
  • Eunate Pastor Samaniego
  • José Luis Young
  • Eva Ausin Andres
  • Marta Tremosa Garcia
  • Aranzazu Lopez Bardeci
  • Tania Cobelas Alvarez
  • Maria Romero Laspiur
  • David López Vicente
  • Julen Trespaderne Baron
  • Unai Marcos Larrea
  • Eusebio Masa
  • Maria Cordero Arce
  • Jon Martinez Buruaga
  • Jon Ander Echevarria Fernandez
  • Peio San Martín

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×